2007ko Bizkaiko Bira

2007ko Bizkaiko Bira, Bizkaiko Bira XXVII. ekitaldia izan zen. Sopelan abiatu zen, 2007ko uztailaren 4ean. 7 laguneko 18 taldek parte hartu zuten eta, guztira, 549,7 km egin zituzten, 5 etapatan.

El Correo aldizkariak eta BBK babestu zuten ekitaldi hau eta Bilbovision telebistak ordu beteko eguneko laburpena eman zuen.

Taldeak

  • Alfus-Tedes
  • Andalucia-Caja Sur
  • Bidelan-Kirolgi
  • Cafes Baque
  • Wurth
  • Caja Rural
  • Lizarte
  • Spiuk-ECP
  • Seguros Bilbao
  • Sauniel Duval
  • Suminan-Klopad
  • Supermercados Froiz
  • Azpiru-Ugarte
  • Ditec-Costa Dourada
  • Telcom
  • Lokomotiv
  • Wallonie Sports

Etapak

  1. Sopela-Sopela (131,7 km)
  2. Megapark-Megapark (115,2 km)
  3. Gorliz-Gorliz (146,5 km)
  4. Mungia-Mungia (10,6 km)
  5. Bilbao-Bilbao (145,7 km)

Sailkapen nagusia

Sailkapen nagusia[1]
1. Alberto Fernández Sainz Espainia 13o07’09s
2. Ismael Esteban Espainia d.b.
3. Marcos García Espainia 23 segundora
4. Fabricio Ferrari Uruguai 30 segundora
5. Andrés Antuña Espainia 30 segundora
6. Mikel Nieve Euskal Herria 35 segundora
7. Francisco José Villalgordo Espainia 35 segundora
8. Delio Fernández Espainia 40 segundora
9. Rubén Ortega Espainia 46 segundora
10. Luis Maldonado Espainia 54 segundora

Erreferentziak

  1. El Correo hemeroteka 2007ko uztailaren 9a

Kanpo estekak