Ajla Del Ponte

Ajla Del Ponte
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLocarno, 1996ko uztailaren 15a (27 urte)
Herrialdea Suitza
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua56 kilogramo
Altuera168 zentimetro

ajladelponte.ch
Instagram: ajletta IAAF: 14487463 Edit the value on Wikidata

Ajla Del Ponte (Locarno, 1996ko uztailaren 15a) suitzar atleta da, abiadurazko lasterketatan espezializaturik dagoena. Suitzako 60 metrotako eta 100 metrotako errekorra dauka.

Ibilbidea

Heptatloia egiten hasi zen baina gazte mailan abiadurazko lasterketatan zentratu zen.

2016ko Europako Txapelketan Suitzako taldearekin 4x100 metrotako lasterketan hartu zuen parte eta laugarren egin zuten. Ondoren Rioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte baina ez zen finalerako sailkatu taldea. 2017an Europako 23 urtez azpiko txapelketan brontzezko domina lortu zuten eta Taipein Universiadan txapeldunak izan ziren.

2019ko Universiada Napolin jokatu zen eta 4x100 metrotan irabazle izan zen taldea eta Ajla Del Pontek zilarrezko domina lortu zuen 100 mtrotako finalean. 2020an Diamantezko ligan bi lasterketa irabazi zituen 100 metrotan, Fontvieillen (Monako) eta Stockholmen[1].

2021ean Europako Pista estaliko txapelduna izan zen 60 metrotako lasterketan, 7,03 segunduko denboraz, Suitzako errekorra hain zuzen ere[2]. Tokioko Olinpiar Jokoetan ez zuen dominarik eskuratu, bosgarren egin zuen 100 metrotako lasterketan eta laugarren 4x100 metrotan[3]. Zurichen jokaturiko Diamantezko Ligaren jardunaldian 100 metrotan hirugarren egin zuen eta Suitzako errekorra ezarri zuen.

Nazioarteko emaitzak

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Tokio  Japonia 4.a 4x100 m
2021 Tokio  Japonia 5.a 100 m
Europako Txapelketa (Indoor)
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Toruń  Polonia 01 !1. postua, urrezko domina 60 m
Europako Txapelketa (23 urtez azpikoa)
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Bydgoszcz  Polonia 03 !3. postua, brontzezko domina 4x100 m
Universiada
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Taipei  Taiwan 01 !1. postua, urrezko domina 4x100 m
2019 Napoli  Italia 01 !1. postua, urrezko domina 4x100 m
2019 Napoli  Italia 02 !2. lekua, zilarrezko domina 100 m

Marka pertsonalak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Las mejores imágenes de la Diamond League de Estocolmo» Corredor (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  2. W 60m - Ajla Del Ponte (Switzerland) - 7.03 - Torun (Poland) - 2021 - Swiss National Indoor Record. (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  3. Women's 4x100m Final 🏃‍♀️ | Tokyo Replays. (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).

Kanpo estekak

  • (Italieraz) Ajla Del Ponteren webgune ofiziala
  • (Ingelesez) Ajla Del Ponteren fitxa World Athletics webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26459688
  • Commonscat Multimedia: Ajla Del Ponte / Q26459688

  • Kirolariak
  • IAAF: 14487463
  • Wd Datuak: Q26459688
  • Commonscat Multimedia: Ajla Del Ponte / Q26459688