Albert (aintzira)

Albert
Datu orokorrak
Garaiera619 m
Motaaintzira
Luzera160 km
Zabalera30 km
Azalera5.270 km²
Sakonera58 m
Bolumena132.000 hm³
EponimoaAlberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa
Geografia
Map
Koordenatuak1°41′N 30°55′E / 1.68°N 30.92°E / 1.68; 30.92
Hidrografia
Betebidea
ikusi
  • Nilo ibaia, Victoria aintziratik etorrita
HustubideaNilo ibaia
Arro hidrografikoaNiloren arroa

Albert[1] Afrikako Aintzira Handietako bat da. Afrikako aintzira handienetatik zazpigarrena da eta mundukoen artetik hogeita hirugarrena.

Geografia

Albert kontinenteko erdialdean kokatuta dago, Uganda eta Kongoko Errepublika Demokratikoko mugen artean. Albert Rift haraneko aintziren artean iparralderen dagoen aintzira da; 160 kilometroko luzera eta 30 kilometroko zabalera du, eta lekurik sakonena 51 metro sakon da.

Albert aintzira goiko Niloko sistema korapilatsuaren zati bat da. Bere iturri nagusiak Victoria aintziratik etorritako Nilo ibaia eta Edward aintziratik etorritako Semliki ibaia dira. Behin Albert aintzira zeharkatuta, Nilo ibaiak Nilo Menditsua izena du, Sudandik zehar pasatzean.

Bere kostaldean dauden herrixka gutxirenn artean Butiaba eta Pakwach dira nagusiak.

Historia

1864an, Samuel Baker esploratzailea izan zen aintzira ikusi zuen lehenengo europarra, eta, Victoria erreginari berrikitan hil zitzaion senarraren omenez, Albert izena jarri zion. Mobutu Sese Seko Kongoko presidenteak behin-behinekoz bere izena jarri zion lakuari: Mobutu Sese Seko aintzira.

Fauna

Afrikako aintziretan ohikoa den fauna hartzen du, nilotar krokodiloak eta hipopotamoak esate baterako. Hegaztien artean ere aniztasun handia du, pelikanoak, flamenkoak, lertxunak, arrano arrantzaleak, hainbat zikoina espezie...

55 arrain espezie ere deskribatu dira, aipagarriena Niloko perka, bertan baitu jatorria.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q125888
  • Commonscat Multimedia: Lake Albert (Uganda) / Q125888

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 247775159
  • GND: 4298619-9
  • LCCN: sh98003054
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 1110965
  • Wd Datuak: Q125888
  • Commonscat Multimedia: Lake Albert (Uganda) / Q125888

1°0′N 30°5′E / 1.000°N 30.083°E / 1.000; 30.083

Afrikako Aintzira Handiak
Afrikako Aintzira Handien mapa
Afrikako Aintzira Handien mapa

Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike