Albret

Albret eskualdea.
Albreteko gazteluaren aztarnak.

Albret Gaskoniako eskualdea da, egungo Gironda, Landes, Gers eta Lot eta Garona departamenduetako lurrak hartzen zituena. Hiriburua, Labrit da (antzinako Albret, Landak). 1.000 biztanle inguru ditu.

Historia

XIII. mendean halako garrantzia ez bazuen ere, ezkontza, dohaintza eta oinordekotzak medio, Gaskoniako familia nagusi bihurtu zen Albreteko leinua XIV. mende erdialdetik aurrera. XV. mendearen bukaeran Nafarroako erregetza lortu zuen (Joan III.a Albretekoa Margarita Nafarroako erreginarekin ezkondu zen, 1483) eta handik aurrera Nafarroako errege-erreginak Albreteko jaun-andreak ere izan ziren. Henrike IV.a Joana III.a Albreteko semearen erreinaldian lotu zen Nafarroa Frantziako Erresumari, aurrerantzean Frantziako erregeak Nafarroakoak ere izanik. Albreteko leinua, bestalde, Cesar Febus azken kondearen heriotzaz batera iraungi zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2831959
  • Wd Datuak: Q2831959