Alejandro Bilbao

Alejandro Bilbao
Bizitza
JaiotzaMaruri-Jatabe, 1884ko martxoaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaArmintza, 1966ko uztailaren 22a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Izengoitia(k)Erramun Maruri
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Literaturaren Zubitegia: 525

Alejandro Bilbao Larrazabal (Maruri, 1884ko martxoaren 25a - Armintza, 1966ko uztailaren 22a), Erramun Maruri ezizenez ezaguna, euskal idazlea izan zen.[1]

Apaiz kaputxinoa izan zen. Hondarribiko komentuan zegoela hasi zen idazten, eta 1932an ordena utzi zuen. Bizkaieraz eta gipuzkeraz idatzi zuen. Lan nagusiak: Biotza Abeslari (Zornotza, 1927), Lili-txingar (Tolosa, 1929) eta Txindor egadak (Donostia, 1964) olerki-liburuak eta Txomin arlote (Tolosa, 1929) haurrentzako ipuin txikia. Ordena utzi ondoren, Memorias o ¿una esclavitud ignorada? izenburuko lana argitaratu zuen gaztelaniaz (Errenteria, 1932), komentuan emandako urteei buruzko gogoetak azaltzen dituena.

Lanak

Narrazioa

  • Txomin Arlote (1929, Lopez Mendizabal)

Poesia

  • Biotz abeslari (Bizkayeraz) (1927, Jaungoiko-Zale)
  • Biotz abeslari (Gipuzkeraz) (1927, Jaungoiko-Zale)
  • Biotza abeslari (1965, Graf. Izarra)
  • Lili Txingar (Bizkayeraz) (1928, E. López)
  • Txindor egadak (1964, Graf. Izarra)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Alejandro Bilbao Larrazabal. .

Kanpo loturak

  • Alejandro Bilbao literaturaren zubitegian


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12253145