Ardi-belar

Ardi-belar
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
GeneroaPlantago
Espeziea Plantago afra
L.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakPsyllium seed husks (en) Itzuli

Ardi-belar edo arkakuso-plantain (Plantago psyllium)[1] plantaginazeoen familiako urtebeteko edo gehiagoko bizitza duen belar landarea da.

Mendebaldeko Mediterraneon jatorria duen landare hau sendabelar ezaguna da.[2]

Deskribapena

Zurtoin tentea eta oso adarkatua duen landare belarkara da. Hostoak luzeak eta estuak dira eta hirunaka multzokaturik aurkitzen dira.

Loreak zuriak dira eta buruetan multzokaturik daude. Txikiak dira, lau sepalo eta lau petalo dituztenak.

Haziak txikiak eta marroiak dira.

Habitata

Landaturiko soroetan agertzen da, ongarri ugari duten lurzoruetan. Errepide bazterretan ere ohikoa da.

Erabilera

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Muzilago ugari ditu eta urarekin nahastean lau aldiz handitzen du bolumena, horri esker hesteetan libragarri gisa funtzionatzen du. Mugimendu peristaltikorik ez dagoenean bereziki gomendagarria da[3].

Erreuma, erredurak eta ultzerak tratatzeko konpresak egiten dira[2].

Psyllium ugari duenez (zuntz naturala) kolesterola eta LDLa jeisten laguntzen du.

Erreferentziak

  1. «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  2. a b Dr. Berdonces I Serra. Plantago psyllium. in: Gran Enciclopedia de las Plantas Medicinales. Tikal ediciones, 974 or. ISBN 84-305-8496-X..
  3. (Gaztelaniaz) BialiouR. (2023-06-12). Psyllium plantago: ¿Qué es y para qué sirve? [+Consejos. ] (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q789360
  • Commonscat Multimedia: Plantago afra / Q789360
  • Wikispecies Espezieak: Plantago afra

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 150750
  • BioLib: 40995
  • Dyntaxa: 221567
  • EOL: 5486890
  • GBIF: 7303104
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=316475
  • IPNI: 684830-1
  • NCBI: 101998
  • PlantList: kew-2556632
  • W3TROPICOS: 25200264
  • USDA Plants: PLAF
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: I2FS198K1U
  • Wd Datuak: Q789360
  • Commonscat Multimedia: Plantago afra / Q789360
  • Wikispecies Espezieak: Plantago afra