Augsburgeko katedrala

Augsburgeko katedrala
 Egunez 
 Gauez 
 Barnealdea 
 Planoa 
Augsburger Dom - Fünfschiffige Basilika.jpg
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeSuabia
HiriaAugsburg
Koordenatuak48°22′22″N 10°53′48″E / 48.372744°N 10.896566°E / 48.372744; 10.896566
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1065 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaIkustaldia
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Augsburg (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Dimentsioak62 (altuera) × 40 (zabalera) × 113 (luzera) m
Ondarea
Kontaktua
HelbideaFrauentorstraße 1

Augsburgeko katedrala (alemanez Dom Mariä Heimsuchung) Augsburgen XI mendean eraikitako eliza erromanikoa da, XIV mendean osagarri gotikoak jarri zitzaizkiona. Mariaren omenezko eliza da.

Historia

IV mendean egon bide zen tenplu baten gainean eraikia dago erromatarren Augusta Vindelicorum herrixkaren harresien barnean. 822an Augsburgen eliza bat bazela jakina da, bai eta 923an magiarek kaltetu zutela ere.

Gaur egungo katedrala Henrike III.a apezpikuak eraikitzeko aguindu zuen 1043an eta 1065ean bukatu zen. Dorreak 1075ekoak dira eta 1331 eta 1431 artean osagarri gotikoak gehituz joan zitzaizkion, tartean ekialdeko koroa eta brontzezko ateak.

XVII mendean barrualde barrokoa egin zuten baina XIX mendean Erdi Aroko itxura eman zitzaion berriz ere.

Deskribapena

Katedralaren neuriak 113 x 40 m dira eta dorreek 62 metrotako garaiera dute. Bereziki aipatzekoak dira erdi aroko freskoak eta XII mendeko beirateak, Alemaniako zaharrenetakoak.

Iruditegia

  • Katedralaren sarrera
    Katedralaren sarrera
  • Brontzezko ateak
    Brontzezko ateak
  • Katedralaren barnealdea
    Katedralaren barnealdea
  • Katedralaren barnealdea
    Katedralaren barnealdea
  • Kripta, katedralaren zati zaharrena
    Kripta, katedralaren zati zaharrena
  • Organoa
    Organoa
  • Beirateak
    Beirateak
  • Beirateak
    Beirateak


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q279089
  • Commonscat Multimedia: Augsburg Cathedral / Q279089

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 130832765
  • GND: 4222311-8
  • LCCN: n85120826
  • NKC: xx0307262
  • Wd Datuak: Q279089
  • Commonscat Multimedia: Augsburg Cathedral / Q279089