Bestibulu nukleo

Nukleo bestibularra
Xehetasunak
AparatuaSistema bestibularra
ArteriaAICA, PICA
Identifikadoreak
Latineznuclei vestibulares
MeSHeta A09.923.375 A08.186.211.132.810.428.600.800 eta A09.923.375
TAA14.1.04.242 eta A14.1.05.425
FMA72239
Terminologia anatomikoa

Nukleo bestibularrek zubiaren zati laterala eta erraboilaren zati bat hartzen dute. Gainera, IV bentrikuluaren zoruan, locus coeruleus nukleo noradrenergikoaren azpian hain zuzen, bere goragunea utziko du.

Laranjaz agertzen diren nukleoak dira.

Nukleo hauek informazioa sistema bestibularretik hartuko dute, hau da, sakulu, utrikulu eta hodi erdizirkularretatik. Beraz, zentzumenekin erlazionatuta daudenez (orekarekin batik bat), hartzaile somatiko bereziak direla esan daiteke. Sistema bestibularretik hartutako informazioa VIII. gara nerbioaren bidez (nerbio bestibulu koklearraren bidez) garraiatua izango da, nukleo hauetara heltzeko.

Bestibulu nukleoen egitura isolatua ikus daiteke hemen, entzefalo enborra kenduta.

Azpinukleoak

Nukleo hau, 4 azpinukleoz osatuta dago:

Erdialdeko nukleo bestibularra

Anpulu, sakulu eta utrikulutik hartzen du informazioa. Erdialdeko bestibulu nukleo honen berezitasuna, Luzetarako erdialdeko faszikuluan parte hartzen duela da. Honen bidez, beste nukleo batzuekin batera, buru eta begien mugimenduetan eragin, eta hauen koordinazioan lagunduko du.

Alboko nukleo bestibularra

Utrikulu eta sakuluko informazioa hartzen du.

Beheko nukleo bestibularra

Sakulu eta utrikuluetako informazioa hartzen du.

Goiko nukleo bestibularra

Anpuluetako informazioa hartzen du.

Traktuak

Bestibulu bizkarmuin traktua

Sistema bestibularrak entzefaloan dauden nukleo bestibularrei informazioa igorriko die eta nukleo hauek orekaren informazioa bidaliko dio bizkarmuinari, azken hau gorputzaren posizioaz informatuta egon behar delako.

Bizkarmuinera bi nukleo bestibularrek bidaltzen dute informazioa: albokoa eta erdialdekoa. Bi hauek aurreko funikulutik joango dira, albokoa erdikoa baino alboalderago joanik. Beraz, somatotopia daukatela esan daiteke

Albokoa: bizkarmuin segmentu ia guztietan agertzen da. Bertatik sortzen diren zuntzak bizkarmuin osoan zehar azaltzen dira. Erdialdekoa: idun eremuan bakarrik azaltzen da.

Bi hauek bizkarmuinera heldu eta bertako gai grisean sinaptatzen dute, VI, VII eta VIII laminetan dauden interneuronetan batik bat. Interneurona hauek IX laminako motoneuronetan izango dute eragina.

Funtzioari dagokionez, Rexeden IX laminako motoneurona hauek, antigrabitatorioak dira eta beraz gihar hedatzaileen kitzikapena eragiten dute batez ere. Jarreraren kontrolean eta orekan eragingo dute. Aurretiaz aipatu bezala, gainera, erdiko bestibulu nukleoek erdialdeko luzetarako faszikuluan parte hartzen dute beste nukleo batzuekin batera, buruak eta begiek egiten dituzten mugimenduetan eragiteko hauek modu koordinatu batean burutu daitezen.

Bestibulu garuntxo traktua

Bestibulu nukleoetara heltzen den informazioa, garuntxora bideratuko da ere traktu honen bidez. Informazio hau, beheko garuntxo pedunkulutik sartu eta garuntxo kortexean izango du eragina, flokulu nodulu lobuluan batez ere.

Gainera, garuntxo kortexetik ere (flokulu nodulu lobulutik hain zuzen), eferentziak, purkinje zelulen axoien bidez garuntxoaren sakoneko nukleoetara (bestibulu garuntxo eremuarekin erlazionatuta dagoen sakoneko nukleoa, Fastigi nukleoa izanik) abiatuko da. Bertan sinaptatu ondoren, goiko garuntxo pedunkuluen bidez aterako da bertara heldu den orekari buruzko informazioa.

Bestibulu nukleoekin erlazionatutak gaixotasunak

Orokorrean, garuntxoan arazoak daudenean, ataxia izeneko gaixotasunak sortuko dira, mugimenduaren koordinazio eza esaterako. Hala ere, endekatzen den garuntxoaren zonaldearen arabera, ataxia mota desberdinak agertuko dira. Bestibulu nukleotik datorren informazioa kaltetzen denean, enbor eta buru ataxia ematen da, pertsona hauek, beraien sostengu eremua ireki kulunka ibiltzen dira, alde batetik bestera.

Bibliografia

https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2004165
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D014726
  • TA: A14.1.04.242
  • FMA: 72239
  • Wd Datuak: Q2004165