Bigas Luna

Bigas Luna

(2011)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosep Joan Bigas Luna
JaiotzaBartzelona, 1946ko martxoaren 19a
Herrialdea Espainia
BizilekuaBartzelona
HeriotzaLa Riera de Gaià, 2013ko apirilaren 6a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Familia
Familia
ikusi
  • Jordi Bigues i Balcells (en) Itzuli (izter-lehengusu)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta diseinatzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • [[]]  (2013)

IMDB: nm0000940 Allocine: 9270 Allmovie: p100377 TCM: 117556 TV.com: people/bigas-luna
Discogs: 758270 Find a Grave: 107892704 Edit the value on Wikidata

Josep Joan Bigas Luna, artistikoki Bigas Luna bezala ezaguna, (Bartzelona, 1946ko martxoaren 19a - La Riera de Gaià, Tarragona, 2013ko apirilaren 6a), Kataluniako zuzendari eta gidoigile ospetsua.

Biografia

1946ko martxoaren 19an Bartzelonan jaio zen. Industri- eta barne-diseinuan aritutakoa, 1969an Carles Rialtekin batera Gris Estudio sortu zuen. Haren diseinu batzuk Bartzelonan eta Londresen aurkeztuak izan ziren; arlo horretan sari desberdinak jaso zituen. Urte horietan ere pinturaren munduan sartu zen erakusketa batzuk eginez. 1969tik 1976ra Bartzelonako Eina eta Elisava eskoletan ikasle zein irakasle bezala ibili zen. 1973an bere lehenengo film zuzendu zuen eta 1976tik aurrera buru-belarri zinema munduan murgildu zen. 1998an Kataluniako Generalitatek Zinema Sari Nazionala eman zion. 2002 BL plataforma bultzatu zuen; haren bitartez teknologia berrien presentzia zineman indartu nahi zen eta, halaber, balore berriak bultzatu. Leuzemiaz gaixorik 2013ko apirilaren 6an Tarragonako La Riera de Gaiàn hil egin zen.[1]

Filmografia

  • Historias impúdicas (1977), zuzendari
  • Tatuaje (1976), zuzendari
  • Bilbao (1978), zuzendari
  • Caniche (1979), zuzendari
  • Renacer (1981), zuzendari
  • Lola (1986),zuzendari
  • Angustia (1987), gidoilari eta zuzendari
  • Las edades de Lulú (1990), gidoilari eta zuzendari
  • Jamón, jamón (1992), gidoilari eta zuzendari
  • Huevos de oro (1993), zuzendari
  • La teta y la luna (1994), zuzendari
  • Lumière et compagnie (1995), film labur baten zuzendari
  • Bámbola (1996), zuzendari
  • La camarera del Titanic (1997), gidoilari eta zuzendari
  • Volavérunt (1999), zuzendari
  • Son de mar (2001), zuzendari
  • Collar de moscas (2002) zuzendari (film laburra)
  • Yo soy la Juani (2006), zuzendari
  • Con el corazón (2007) zuzendari (film laburra)
  • Di Di Hollywood (2010), zuzendari[2]
  • El Mecanoscrit del segon origen, Manuel de Pedrolo nobelagilearen liburuan oinarritutako filma prestatzen ari zen.[3]

Sariak

  • Kataluniako Zinema Sari Nazionala (1998)

Veneziako Mostra

Donostiako Zinemaldia

Beste sari batzuk

Erreferentziak

  1. http://cultura.elpais.com/cultura/2013/04/06/actualidad/1365245619_473042.html
  2. http://www.lavanguardia.com/cine/20130406/54370984140/bigas-luna.html
  3. http://www.lavanguardia.com/cine/20130406/54372079238/bigas-luna-pelicula-inacabada.html

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bigas Luna Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz): Bigas Lunaren web orri pertsonala.
  • (Ingelesez): Internet Movie Database.
  • (Gaztelaniaz): Gara egunkariaren artikulua.[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q468785
  • Commonscat Multimedia: Bigas Luna / Q468785

  • Wd Datuak: Q468785
  • Commonscat Multimedia: Bigas Luna / Q468785