Bigerrioi

Antzinako euskal tribuen eta ingurukoen kokapena, beltzez aurreindoparrak eta grisez zeltiarrak

Bigerrioi[1] (latinez: Bigerriones) egungo Bigorran bizi ziren akitaniar herria izan zen. Hirigune nagusia Castrum Bigorra (Saint-Lézer) zuten, gero Civitas Turba edo Tarba (Tarbe) hiriak ordezkatua. Julio Zesarren De Bello Gallicoren arabera, Publio Lizinio Krasok menderatutako Galia Akitaniako herrietako bat izan zen (III. liburua, 27.1).

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..

Ikus, gainera

  • Novenpopulania

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q794743
  • Wd Datuak: Q794743


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.