Camisard

Jean Cavalier, camisarden burua, Pierre Antoine Labouchèreren margolan batean (1864).

Camisard —«atorduna»; okzitanieraz camiso («atorra») izenetik— Cévennesko kalbinista nekazari matxino eman zieten izena da, gau-erasoetan alkandora zuri luzea erabiltzen baitzuten elkar ezagutzeko. Erlijio-askatasuna bermatzen zuen Nantesko ediktua indarrik gabe utzi zenean (1686), higanoten kontrako zapalkuntza bizitu egin zen. Azkenean, kalbinista camisardak Luis XIV.a Frantziakoa erregearen armadaren aurka altxatu ziren 1702an, Jean Cavalier buru zutela. Matxinada 1705. urtean amaitu zen, Cavalierrek eta Villars mariskalak bakea izenpetu zutenean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q374281
  • Commonscat Multimedia: Camisards / Q374281

  • Identifikadoreak
  • GND: 4163151-1
  • LCCN: sh85019160
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q374281
  • Commonscat Multimedia: Camisards / Q374281