Centaurus (konstelazioa)

Artikulu hau Centaurus konstelazioari buruzkoa da, beste esanahietarako ikus: Zentauro (argipena)

Centaurus 
Irudi gehiago
Datuak
LaburduraCen
GenitiboaCentauri
SinbologiaZentauroa
Eremua1060,4 gradu karratu (9. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
2281
Izarrik distiratsuenaAlfa Centauri (itxurazko magnitudea -0,28)
Meteoro euria3 Alfa Zentaurida
Omega Zentaurida
Theta Zentaurida
Konstelazio mugakideakAntlia, Carina, Circinus, Hegoaldeko Gurutzea, Hydra, Libra, Lupus (konstelazioa), Musca eta Vela
Behaketa
Igoera zuzena11,535 eta 15,319 artean h
Deklinazioa-64,70° eta -29,99° artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza
+25° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Centaurus edo Zentauroa[1][oh 1] —latinez: Centaurus— Cruxetik iparraldera eta Esne Bidearen ipar muturrean dagoen konstelazio zabal bat da. Hegoaldeko gurutzea inguratzen du zeruko konstelaziorik eder eta aberatsenetako bat osatuz.

Mitologia

Kronos, Rearekin ezkonduta zegoena, Filiraz maitemindu zen, Ozeanoren alaba zen ninfa bat. Azken hau, akusutik libratzeko, behor bihurtu zen, baina Kronos, maltzurki, zaldi bihurtu zen eta berarekin elkartu zen. Elkarketa honetatik Kiron jaio zen, zaldi gorputz eta hankaduna, baina, gerritik gora giza itxurakoa.

Kiron bere gurasoek abandonatu zuten eta Pelion mendian bizi izan zen, Akiles, Kratos, Asklepio eta Jason bezalako heroi handiak hezi zituen. Heraklesek istripuz zauritu zuen Lernako hidraren odolarekin pozoitutako gezi batekin. Kiron, hilezkorra zenez, ez zen hil, baina sendatzerik ere ez zuen, Prometeorekin hilezkortasuna trukatu zuen arte. Beste bertsio baten, alabaina, Kiron istripuz zauritu zuen geziak berau hil zuen, eta Zeusek konstelazioen artean jarri zuen.

Ezaugarri nabarmengarriak

Centaurus konstelazioan dago gure eguzkitik gertuen dagoen izarra den Proxima Centauri, 4,22 argi-urteko distantziara. Nano gorri bat da, ez gure eguzkia bezain distiratsua eta izar ñirñirkari bat ere bada. Alfa Centauri, gaueko zeruko laugarren izarrik dizdiratsuena, izar bitar bat da, eta badirudi Proxima Centaurirekin grabitate bidez lotua dagoela, sistema hirukoitz bat osatuz. Beta Centauri, Hadar edo Agena izenak ere jasotzen dituena konstelazio honetako lehen magnitudeko beste izar bat da.

Izar nagusiak

  • α Centauri (Rigil Kentaurus), 0 magnitudeko izarra, zeruko laugarren distiratsuena eta 4,4 argi-urteko distantziara dagoena. Izar sistema hirukoitza bat da, bere bigarren izarra irekidura ertaineko teleskopio batekin nabari daitekeelarik. Hirugarren izarrak Proxima Centauri izena du, gure eguzkiaren diametroaren %5eko diametroa duena eta 4,2 argi-urteko distantziara dagoena, eguzkiaren ondoren hurbilen dugun izarra delarik.
  • β Centauri (Hadar edo Agena), konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena 0,61eko magnitudearekin eta zeruko hamaikagarren distiratsuena. 525 argi-urteko distantziara dagoen erraldoi urdina, ikusteko zaila den lagun bat du.
  • γ Centauri, izar bitar bisuala, bere osagaiak distira berdineko bi izar zuri direlarik. Ikusteko, gutxienez 15 zentimetroko irekidura duen teleskopio bat behar da.
  • δ Centauri, 2,60 magnitudekoa Gamma Cassiopeiae izar aldakor bat da.
  • ε Centauri, 2,29 magnitudeko izar urdin beroa, Beta Cephei izar aldakor bat da, apenas 0,02 magnitudeko bariazio batekin.
  • ζ Centauri, 2,55 magnitudekoa izar bitar espektroskopiko bat da.
  • η Centauri, izar zuri-urdinska, inguruan disko zirkumestelar bat duen Be izar bat da. Gamma Cassiopeiae izar aldakor bat ere bada.
  • θ Centauri (Menkent), 2,06ko magnitudearekin, konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da. Zuri-urdinskak diren konstelazioko beste izar batzuk ez bezala, Menkent Lurretik 61 argi-urtera dagoen erraldoi laranja bat da.
Alfa Centauri eta eguzkiaren arteko alderaketa (Eguzkia ezkerrean).
  • ι Centauri, 59 argi-urteko distantziara dagoen 2,75 magnitudeko izar zuria. Vegak bezala, bere ingurua disko zirkunestelar bat du.
  • κ Centauri, 3,9 arku segundoko distantziara lagun ahul bat duen izar zuri-urdinska.
  • λ Centauri, 3,12 magnitudeko erraldoi zuri-urdinska.
  • μ Centauri, Disko zirkunestelar batez inguratutako 3,46 magnitudeko izar zuri-urdinska.
  • ν Centauri, 3,39 magnitudeko Beta Cephei izar aldakorra.
  • ξ2 Centauri, 4,26 magnitudeko izar sistema, bere izar nagusia izar zuri-urdinska bat delarik.
  • ρ Centauri, 3,96 magnitudeko izar zuri-urdinska.
  • σ Centauri, ia aurrekoa bezain distiratsua, hau ere izar zuri-urdinska bat da.
  • τ Centauri, sekuentzia nagusiko izar zuria, 3,85 magnitudekoa.
  • ψ Centauri, izar bitar itzaltzailea 4,05 bataz besteko magnitudekoa.
  • C2 Centauri, Am izarra, 5,26 magnitudekoa.
  • j Centauri (HD 102776), 4,31 magnitudeko Be izarra.
  • 1 Centauri, 4,23 magnitudeko izar zuri-horia eta bitar espektroskopikoa.
  • 2 Centauri, 4,19 bataz besteko magnitudeko erraldoi gorri eta izar aldakor erdierregularra.
  • 3 Centauri, elkarren artean 8 arku segundoko distantzia dagoen izar bitarra, distiratsuana izar kimikoki berezi bat da.
  • R Centauri, Mira izar aldakorra, bere distira, 546,2 eguneko epean 5,3 eta 11,8 artean aldatzen delarik.
  • T Centauri, konstelazioaren iparraldeko aldakor erdierregula, bere magnitudea 5,9 eta 9,0 artean aldatzen delarik.
  • U Centauri, 220,28 egunetan bere distira 7 eta 14 artean aldatzen den Mira izar aldakorra.
  • V Centauri, 5 egun eta 11 ordutako zikloan bere magnitudea 6,4 eta 7,2 artean aldatzen den zefeida izar aldakorra.
  • RR Centauri, 7,45 magnitudeko kontaktuzko izar bitarra eta bitar itzaltzailea.
  • SS Centauri, 9,4 magnitudeko bitar itzaltzailea.
  • SV Centauri, W Ursae Majoris izar aldakorra, B motako bi izar berok osatutakoa.
  • SZ Centauri, Bi izar zurik osatutako 8,89 magnitudeko bitar itzaltzailea.
  • TT Centauri, 462 eguneko periodoa duen Mira izar aldakorra.
  • UY Centauri, aldakor erdierregularra eta SC izarren eredua.
  • XX Centauri, era berean, bere magnitudea 7,30 y 8,31 artean aldatzen den zefeida bat.
  • V636 Centauri, 8,70 gehienezko magnitudea duen bitar itzaltzailea.
  • V761 Centauri (a Centauri), helio ugaritasunari dagokionez muturreko aldakortasuna erakusten duen izar zuri-urdinska.
  • V824 Centauri (HD 114365), Ap izarra eta Alfa2 Canum Venaticorum izar aldakorra.
  • Krzeminskiren izarra (V779 Centauri), Centaurus X-3 izeneko neutroi izar batek eta izar urdin bero batek osatutako sistema bitarra.
  • HR 4523 (HD 102365), 30,1 argi-urteko distantziara dagoen izar bitarra, nano hori batek eta nano gorri batek osatua.
  • HR 4796 (HD 109573), izar bitar gaztea. Bere izar nagusiaren inguruan disko protoplanetario bat aurkitu da.
  • HD 101930 eta HD 114386, biak nano laranjak. Horietako bakoitzak exoplaneta bat du.
  • HD 113538, bi exoplaneta dituen nano laranja ahula.
  • HD 113766, hau ere izar bitar bat. Horietako baten inguruan hautsezko disko bero bat dago.
  • HD 114729, planeta sistema bat duen nano hori zaharra.
  • HD 116713, 5,11 magnitudeko bariozko izarra.
  • Gliese 438, Lurretik 27,4 argi-urtera dagoen nano gorria.
  • Gliese 542 (HD 125072) eta Gliese 435 (HD 101581), hurrenez hurren 38,6 etta 40,8 argi-urtera dauden nano laranjak.
  • Przybylskiren izarra (HD 101065), izar berezirik muturrenekoa, bere anomalia kimikoek oraindik azalpenik ez dutelarik.
  • WD 1310-472, nano zuri ahula, oso hotz eta zaharra.

Zeru sakoneko objektuak

Omega Centauri kumulua. Kredituak: ESO
  • NGC 3766. Perlaren kumulua bezala ere ezaguna, kumulu ireki bat da.
  • IC 2944 berarekin lotutako igorpen nebulosa bat duen kumulu ireki bat da.
  • Omega Centauri (NGC 5139). IZ: 13o 26m 48s. Dek: -47° 29' 00. Kumulu globularra. Begi hutsez partxe lauso bat bezala ikusten da, ikusgarria teleskopio txiki eta prismatikoekin. Milioi bat izar baino gehiago ditu.
  • NGC 5253. IZ: 13o 39m 54s Dek: -31°39'00. Galaxia distiratsua.
  • NGC 5128. IZ: 13o 25m 30s Dek: -43°01'00. Galaxia erraldoia. Bere magnitudea 7 da. Centaurus A izeneko irratiturri boteretsu bat ere bada.
  • NGC 3918. 8,1 magnitudeko nebulosa planetarioa. Lurretik 3.000 argi-urteko distantziara dago.
  • NGC 5307. urrunago, 10.000 argi-urte inguruko distantziara dagoen nebulosa planetario bat, 11,2 magnitudekoa.
  • Boomerang nebulosa. protonebulosa planetarioa. Bere kelvin 1eko tenperaturak, unibertsoko objekturik hotzena bihurtzen du.
  • Alfa Centauritik oso gertu RCW 86 dago, SN 185 supernobaren hondarra.

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..

Kanpo estekak

  • Higino: Astronomía poética (Astronomica).
    • 38: Centauro.
      • (Ingelesez)[1] webgunean Theoi; Mary Granten 1960ko itzulpena.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8844
  • Commonscat Multimedia: Centaurus (constellation) / Q8844

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 1036145857122522922778
  • GND: 1085657426
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q8844
  • Commonscat Multimedia: Centaurus (constellation) / Q8844


88 konstelazioen izenak

Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • ChamaeleonCircinus • Columba • Coma BerenicesCorona AustralisCorona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • MonocerosMusca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa MajorUrsa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula