Cyd Charisse
Cyd Charisse | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tula Ellice Finklea |
Jaiotza | Amarillo (Texas), 1922ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2008ko ekainaren 17a (86 urte) (86 urte) |
Hobiratze lekua | Hillside Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tony Martin (1948 - 2008) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hollywood Professional School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, ballet dantzaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Cyd Charisse (jaiotza-izena: Tula Ellice Finklea) (Amarillo, Texas, 1922ko martxoaren 8a - Los Angeles, Kalifornia, 2008ko ekainaren 17a) estatubatuar dantzaria eta aktorea izan zen. 1950eko hamarkadako zinema musikalean. ospea irabazi zuen akatsik gabeko teknikagatik eta bere begirada xarmant eta sentsualagatik.[1]
Biografia
Betidanik deitu izan zioten Cyd ezizenez, Sister (ahizpa) hitzetik sortua. Hala ere, antzezpean karrera egiteko gaztetan Hollywoodera joan zenean, erabili zuen lehen izena Lily Norwood izan zen.[2]
Hastapenak balletean eta zinean
Dantza Nico Charisse koreografoaren zuzendaritzapean ikasi zuen. 1939an harekin ezkondu zen. 1947an dibortziatu eta urtebete geroago, Tony Martin abeslariarekin ezkondu zen eta 60 urte egon ziren elkarrekin. Hamalau urte zituela Montecarloko Errusiar Balleteko dantzaria izan zen. Charisse kasualitatez iritsi zen dantzaren eta ikuskizunaren mundura.[3]
Zinean debutatu zuen Something to shout about (1943) filmarekin, Gregory Ratoffek zuzendua. Hain zuzen ere Ratoffek ezagutu zuen David Lichine koreografoaren bidez ezagutu zuen. II. Mundu Gerra zen, eta Sergei Diagilevekin dantza-ikuskizunetan zebilen urte haietan soldaduen arteko birak egiten (propaganda eta sustapen ekintza gisa), handik ezagutu zuen Lichinek, eta berarengandik Ratoffengana iritsi zen.
Ondoren etorri ziren Mission to Moscow (1943) eta The Harvey Girls (1946), 2. eta 3. filmak.[2]
Aktorea zinema musikalean
Charissek betikotu zituen Brigadoon (1954), eta Fred Astairerekin dantzaldi gogoangarriak egin zituen All of You eta Fated to be Mated filmetan, baita bakarkakoak It’s a Chemical Reaction eta Silk Stockings-en (hau izan zen bere azken musikala MGM-rekin, Ernst Lubitschen Ninotchka-ren remake bat).
Bereziki gogoratzen da Charisse Euripean Abestuz filmean (1952) Gene Kellyren bikotea izanagatik. Kellyk filmaketa hartan gaizki tratatu izan zuela Charisse idatzi izan da.[2][4]
Dantzarako gaitasun hori aseguru etxe batek ere babestu zuen, estudioarentzako 5 milioi dolarreko asegurua eginez 1952an (konparaziorako Ginger Rogersen asegurua milioi bakarrekoa zen).[2]
Aktore dramatikoa
1950eko hamarkadaren amaieran Hollywoodeko musikalen moda pasatu ondoren, Charissek dantza utzi zuen, baina zinema eta telebistako rol batzuk antzeztu zituen 1960 eta 1990 artean. [5][6]
Horien artean bereziki gogoratzen da Something’s Got to Give, non Marilyn Monroe eta Dean Martin izan zituen ondoan.
Bizitza pertsonala
Nerabezaroko ezkontza batek eman zion Charisse deitura, eta dibortzioa azkarra izan zen arren, izen horri eutsi zion, Metro Goldwyn Meyerrekin lehen kontratua horrela sinatu zuenetik.
1948an Tony Martin abeslariarekin ezkondu zen eta 60 urtez egon ziren elkarrekin harrezkero.[2]
Heriotza
Bihotzeko infartu batek jota hil zen.[6][7]
Euskal Herrian
- 1990ean Zinemaldian egon zen lehen aldiz.[8][9]
- 1994an Zinemaldiak Urrezko Maskorra eman zion bere ibilbidearen errekonozimendu gisa.[10]
Oinarri on bat izatea garrantzitsua da edozertarako, eta baletak oinarri oso osoa ematen dio dantzariari. Beraz, niretzat oso erraza izan zen beste dantza estilo batzuetara pasatzea. (Cyd Charisse)[10]
Filmografia
- 1941.- Rhumba Serenade Poeme; I Knew It Would Be This Way; Did Anyone Call? (rol laburrak)
- 1942.- Magic of Magnolias; This Love of Mine (rol laburrak)
- 1943.- Something to Shout About; Mission to Moscow; Thousands Cheer
- 1944.- Ziegfeld Follies; The Harvey Girls; Three Wise Fools; In Our Time
- 1947.- Fiesta; The Unfinished Dance
- 1948.- On an Island with You; The Kissing Bandit; Words and Music
- 1949.- Tension; East side, West side
- 1951.- Mark of the Renegade
- 1952.- Singin' in the Rain; The Wild North
- 1953.- Sombrero; The Band Wagon; Easy to Love
- 1954.- Brigadoon; Deep in My Heart
- 1955.- It's Always Fair Weather; Meet me in Las Vegas
- 1957.- Silk stockings
- 1958.- Twilight for the Gods; Party girl
- 1960.- Les Collants noirs
- 1961.- Five Golden Hours
- 1962.- Something's Got to Give; Two Weeks in Another Town
- 1965.- Assassino Made in Italy
- 1966.- The Silencers
- 1967.- Maroc 7
- 1976.- Won Ton Ton: The Dog Who Saved Hollywood
- 1978.- Warlords in Atlantis
- 1989.- Private Screening
- 2003.- Satin and Silk
Irudi galeria
Bitxikeriak
- The Love Boat telesailean agertu zen.[11]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «Cyd Charisse» Britannica Kids (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Slukich, Patricia. (2021-06-17). «La historia y el mito de Cyd Charisse, la actriz y bailarina de las piernas más bellas y caras de Hollywood | Espectáculos» Los Andes (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) TCM, Canal. (2017-10-12). «Cyd Charisse, la elegancia del musical americano» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cyd Charisse - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-04-13 (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cyd Charisse» La Nación (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ a b «Cyd Charisse, la actriz y bailarina que marcó una época en el cine de EEUU | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere Cyd Charisse, estrella de los grandes musicales de Hollywood» El País 2008-06-17 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Queda inaugurado este Festival...» El Diario Vasco 2010-09-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Castro, Elio. (2016-11-13). «Las piernas más bellas del musical americano» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lakunza, Rosana. (2022-06-18). «'Vacaciones en el mar', la serie que disparó los cruceros» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
Kanpo estekak
- [Bideoa] Dancing in the Dark por Cyd Charisse y Fred Astaire
- [Bideoa] CYD CHARISSE, the best dancer in Hollywood history
- Datuak: Q62558
- Multimedia: Cyd Charisse / Q62558