Cygnus (konstelazioa)

Cygnus 
Irudi gehiago
Datuak
LaburduraCyg
GenitiboaCygni
SinbologiaBeltxargaa edo Hegoaldeko Gurutzea
Eremua804 gradu karratu (16. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
9
Izarrik distiratsuenaα Cyg (Deneb) (itxurazko magnitudea )
Konstelazio mugakideakCepheus, Draco (konstelazioa), Lira (konstelazioa), Vulpecula (konstelazioa), Pegasus eta Lacerta (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena20,62 h
Deklinazioa+42.03°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Iraila
+90° eta −-40° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cygnus».

Cygnus edo Zisnea[1][oh 1] —latinez: Cygnus— Esne Bidea zeharkatzen duen ipar hemisferioko konstelazio bat da. Bere izena latinera eramandako grezierazko beltxarga adierazteko hitzetik dator[2]. Cygnus udako eta udazken borealeko konstelaziorik ezagunenetako bat da, eta Iparraldeko Gurutzea bezala ezagutzen den asterismo nabarmena du (Hegoaldeko Gurutzearekin kontrastean). Cygnus II. mendeko Ptolomeo astronomoak zerrendatutako 48 konstelazioen artean zegoen, eta 88 konstelazio modernoetako bat izaten jarraitzen du[3].

Cygnusen Deneb izarra dago, beltxargaren isatsa eta Udako Triangeluaren izkina bat. Gaueko zeruko izarrik distiratsuenetako bat eta lehen magnitudeko izar urrunenetakoa da. X izpien iturri nabarmen batzuk ere baditu, eta Cygnus OB2 izar-elkarketa erraldoia[4]. Cygnus Iparraldeko Gurutzea izenez ere ezagutzen da. Elkarte honetako izarretako bat, NML Cygni, gaur egun ezagutzen den izarrik handienetakoa da. Konstelazioak Cygnus X-1 ere gordetzen du, X izpien urruneko bitar bat, supererraldoi bat eta ikusten ez den lagun masibo bat dituena, zulo beltz gisa identifikatu zen lehen objektua. Cygnuseko izar sistema askok planeta ezagunak dituzte, Kepler misioak zeruaren zati bat behatu zuenean konstelazio honi erreparatu ziolako.

Ekialdeko zatirik handienak Hercules-Corona Borealis Harresi Handiaren zati bat du zeru sakonean, galaxien harizpi erraldoi bat, unibertso behagarrian ezagutzen den egitura handiena dena eta iparraldeko zeruaren zatirik handiena estaltzen duena.

Ezaugarri nabarmengarriak

Deneb (α Cyg), konstelazio honetako izarrik distiratsuena da, eta Udako hirukia deritzonaren hiru erpinetako bat da. Esne Bideko izarrik distiratsuenetako bat da, eta bere izena daramaten izar aldagarri batzuen eredua da, Alfa Cygni izar aldagarriak. Albireo (β Cyg) gaueko zeruko izar bikoitz ospetsuenetako bat da. 61 Cygni, gugandik 11,3 argi urtera dagoen gertuko sistema bitar bat, Lurrera duen distantzia neurtu zitzaion lehen izarra izan zen, gure Eguzkia alde batera utziz gero. Beste izar interesgarri bat, SS Cygni da, izar aldagarri kataklismiko bat, noba nanoen azpitalde bateko eredua. Konstelazioaren mugen barnean, Cygnus X-1 dago, X izpien iturria dena eta zulo beltz bezala hartua izateko hautagairik argienetako bat.

Izarrik garrantzitsuenak

  • α Cygni (Deneb), konstelazioko izarrik distiratsuena dena, 1,25eko itxurazko magnitudearekin. Izar supererraldoi zuri-urdinxka bat da. Gugandik oso urruti, bere distantzia ez da zehatz ezagutzen, 1600 eta 3200 argi urtera bitartean egon daitekeelarik. Bere distirak, oso ikusgarria izan behar du, 60.000 eta 250.000 eguzki arteko argiztapen batekin.
  • β Cygni (Albireo), 3,05eko magnitudearekin, bi izarrak, bata hori kolorekoa eta bestea urdin kolorekoa, elkarrengandik 34 segundo sexagesimaletan banatuta dauden izar bikoitz bat da. Aldi berean, lehena, izar bitar espektroskopiko bat da.
  • γ Cygni (Sadr), konstelazioko bigarren distiratsuena, 2,23ko magnitudearekin. 1300 argi urtera dagoen supererraldoi hori bat da.
  • δ Cygni, 2,86 magnitudekoa, izar sistema hirukoitza dena.
  • ε Cygni (Giennah), 2,48 magnitudekoa, erraldoi laranja bat da.
  • ζ Cygni, nano zuri bat lagun bezala duen bariozko izar bat.
  • ξ Cygni, 3,72 magnitudea duen eta gugandik 3200 argi urtera dagoen supererraldoi laranja bat.
  • o Cygni, bi izar ezberdinek banatzen duten izena: o1 Cygni eta o2 Cygni. Bitxia bada ere, biak dira izar bitar itzaltzaileak.
  • ρ Cygni, 4,00 magnitudeko erraldoi horia.
  • χ Cygni, S motako izar supererraldoia, bere distira, 3,30 eta 14,20 magnitude bitartean aldatzen delarik, izar batean ezagutzen den aldaketarik handiena.
  • ω² Cygni, izar bikoitz bat da, bere behaketa, sistema osatzen duten bi izarren arteko kontrasteagatik, bata gorri kolorekoa eta bestea urdina, oso interesgarria dena.
  • 16 Cygni, gure Eguzkiaren antzeko bi nano horik eta nano gorri batek osatutako sistema hirukoitz bat: exoplaneta bat aurkitu da kolore horiko izarretako baten inguruan.
  • 17 Cygni, gugandik 68 argi urtera dagoen 4,99 magnitudeko nano horia.
  • 61 Cygni, gure eguzki sistematik gertu, 11,36 argi urtera bi nano laranjak osatutako izar bitar bat, prismatikoekin ikusteko egokienetako bat.
  • Gliese 777, izar nagusiak bi exoplaneta dituen izar bitar bat.
  • GJ 1245 (V1581 Cygni), Lurretik 15 argi urte ingurura dagoen izar sistema hirukoitza
  • HD 188753, beharbada exoplaneta batekin, izar sistema hirukoitz baten inguruan aurkitu den lehena izango litzateke.
  • P Cygni, izar hipererraldoi aldagarri distiratsu urdina, galaxiako distiratsuenetako bat. Bere itxurazko magnitudea 4,8koa da.
  • X Cygni, aldagarri zefeida, bere distira, 5,85 eta 6,91 magnitude bitartean aldatzen dena 16,3863 egunetan.
  • BC Cygni eta RW Cygni, tamaina handiko supererraldoi gorriak.
  • KY Cygni, itzelezko supererraldoi gorria, ezagutzen den handienetako bat. Bere diametroa, gure eguzkiarenaren halako 1420 da.
  • SS Cygni, ziur asko, zeruko izar aldagarririk behatuena, bere dizdira, 8,3 eta 12,2 magnitude artean aldatzen dena.
  • TT Cygni, inguruan hauts estalki bat duen karbonozko izar bat.
  • Campbellen izarra (BD+30 3639), PK 064+05 1 nebulosa planetarioko erdiko izarra.
  • A11 eta A36, ziur asko Cygnus OB2 izar elkarteko zati diren izar masiboak.
  • Cygnus X-1, supererraldoi urdin batek eta beste objektu masibo batek, ziur asko zulo beltz batek osatutako izar bitar bat.

Zeru sakoneko objektuak

  • Ipar Amerika Nebulosa (NGC 7000), Deneb izarretik ekialdera kokatua, bere formak, Ipar Amerika kontinentea gogorarazten du.
  • Pelikano Nebulosa (IC 5070), bere izena, hegazti honen antzeko bere formagatik jasotzen du.
  • Zapiaren Nebulosa, NGC 6960, NGC 6992 eta NGC 6995, antzinako supernoba baten hondarra da.
  • Ilargierdi Nebulosa (NGC 6888), Wolf-Rayeten izar batek osatua (WR 136
  • NGC 6826 (Kliskatzen duen begiaren Nebulosa), NGC 6884 eta NGC 7027 nebulosa planetarioak.
  • Arrautzaren Nebulosa (RAFGL 2688 protonebulosa planetario bipolarra.
  • NGC 6946 galaxia, Cepheus konstelazioarekin mugan, non zenbait supernoba ikusi diren.
  • Cygnus OB2, Esne Bideko izar elkarterik aberatsenetako bat, eta, galaxiako izarrik dizdiratsuenetako batzuez gain, Cygnus OB2 12 kasu, baten batzuk kumulu globular gaztetzat ere jotzen dutena.

Historia eta mitologia

Greziar mitologian, konstelazioak, zenbait beltxarga mitiko irudikatzen ditu. Honela, Zeus beltxargaz mozorrotu zen Nemesis liluratzeko, honekin, bertsio baten arabera, Helena Troiakoa izan zuelarik.

Orfeo beltxarga bihurtua izan zen hil ondoren, eta, esan zenez, zeruan jarria izan zen bere lirarekin batera (Lira).

Azkenik, Zikno izeneko errege bat, Faetonen senidea edo maitalea zela kontatzen da. Apoloren semeak, Faetonek, bere aita engainatu zuen, honek, Eguzkiaren gurdian jartzea baimenduz, baina kontrola galdu zuen eta Zeusek hil zuen Faeton. Faeton hil ondoren, Zikno Eridano ibaian murgildu zen Faeton aurkitzeko. Hainbeste alditan egin zuen, Cygnus beltxargan bihurtua izan zela, eta gaur egun zeruan ikus daiteke.

Beste alde batetik, Cygnusek, Sagitario zodiakoko zeinuko beste konstelazio batzuekin batera (Lira eta Aquila, Sagittarius berarekin batera), Estinfaloko txorien mitoaren jatorrian paper esanguratsu bat izan lezakete, Herkulesek bete behar izan zituen hamabi lanetako bat.

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..
  2. (Ingelesez) «Starwatch: the bright stars of the Summer Triangle» the Guardian 2018-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  3. (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..
  4. (Ingelesez) Chandra X-ray Observatory; NASA. (2012-11-08). «Star Cluster Cygnus OB2» SciTechDaily (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8921
  • Commonscat Multimedia: Cygnus (constellation) / Q8921

  • Identifikadoreak
  • GND: 4148679-1
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q8921
  • Commonscat Multimedia: Cygnus (constellation) / Q8921


88 konstelazioen izenak

Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • ChamaeleonCircinus • Columba • Coma BerenicesCorona AustralisCorona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • MonocerosMusca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa MajorUrsa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula