Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Deshidratazio
Deskribapena
Mota
nutrition, metabolism, and development symptom (en)
Espezialitatea
endokrinologia medikuntza intentsiboa
Sortzen du
Egarria
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak
disoluzio isotoniko
Identifikatzaileak
GNS-10
E86
GNS-9
276.5
DiseasesDB
3520
MedlinePlus
000982
eMedicine
000982
MeSH
D003681
Deshidratazioa (antzinako grezieraz: ὕδωρ, hýdōr) ehun batek edo organismo batek ura eta elektrolitoak galdu edo murriztea da. Hainbat arrazoirengatik eta hainbat eratara gal daiteke gorputzeko ura, eta hiru deshidratazio mota bereizten dira horren arabera: deshidratazio isotonikoa, hipotonikoa eta hipertonikoa.
Deshidratazio isotonikoa ura hesteetatik, giltzurrunetatik edo azaletik galtzen denean izaten da; diabetesaren, Addisonen eritasunaren eta beste zenbait eritasunen ondorioz gertatzen da deshidratazio mota hori. Bigarrenean, zelulaz kanpotiko ura barnealdera igarotzen da, eta gorputzak galdutako gatz kopurua galdutako uraren kopurua baino handiagoa denean gertatzen da. Deshidratazio hipertonikoa, berriz, aurrekoaren alderantzizkoari esaten zaio; galdutako ur kopurua gatzarena baino handiagoa izaten da eta zelula barneko urak kanpora irteten du horren ondorioz.
Edozein delarik ere deshidratazio mota, ur eta gatz kopuru normala izatera iritsi behar du gorputzak, sendatuko bada; hainbat eratako sendabideak erabiltzen dira horretarako.
Deshidratazioaren ondorioz 3 eta 5 egun arteko tartea behar du gizaki batek hiltzeko.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-2-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.