metronidazol, Ziprofloxazino, levofloxacin hemihydrate (en) eta Eskopolamina
Identifikatzaileak
GNS-10
K57
GNS-9
562
DiseasesDB
3876
MedlinePlus
000257
eMedicine
000257
MeSH
D004238
Disease Ontology ID
DOID:7475
Ez nahasi dibertikulosiarekin.
Dibertikulitisa koloneko dibertikuluen hantura edo infekzioa da. Dibertikulitisak sabeleko mina sortu ohi du (batez ere, ezkerreko aldean); halaber, sukarra, goragalea, gorakoa, arranpak, hotzikarak eta idorreria sor ditzake.[1]
Epidemiologia
Adineko pertsonei eragiten die gehienbat, baina paziente gazteei ere eragin diezaieke. Mendebaldeko herrialdeetan, dibertikultisa ohikoagoa da kolonaren ezkerraldean (pazienteen %95), eta Asian eta Afrikan eskuinean ohikoagoa da. Gaixotasun dibertikularraren prebalentzia 1920ko hamarkadako % 10etik % 35era eta % 50era igo da 1960ko hamarkadaren amaieran. 85 urtetik gorako pertsonen % 5ek kolonean gaixotasun dibertikularren bat izatea espero da. 40 urtetik beherakoen %5ek baino gutxiagok du gaixotasun hori. Dibertikulosia duten pazienteen %10ek eta %25ek dibertikulitisa garatuko dute bizitzako etaparen batean.