Edwin John Pratt

Edwin John Pratt

Bizitza
JaiotzaTernua eta Labrador, 1882ko otsailaren 4a
Herrialdea Kanada
HeriotzaToronto, 1964ko apirilaren 26a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Viola Whitney Pratt (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTorontoko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Jasotako sariak
ikusi
  • Fellow of the Royal Society of Canada
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli

Edwin John Pratt (Western Bay, Ternua, Kanada, 1882ko otsailaren 4a - Toronto, Ontario, Kanada, 1964ko apirilaren 26a) kanadar poeta izan zen.

Biografia

Ministro metodista zen bere aita bezalaxe, eta Torontoko Unibertsitatean egin zituen Filosofiako, Teologiako eta Psikologiako ikasketak. Ingeleseko irakaslea izan zen ikastetxe berean 1919tik 1953an erretiratu zen arte.

Egilearen lehen poema-bildumek bere eskualdeko arrantzaleen eta itsasoaren arteko hartu-emanak deskribatzen zituzten xehetasun handiz: Rachel (1917) eta Newfoundland verse (1923, Ternuako poemak). The Witches' Brew (1925, Sorginen edabea) eta Titans (1926, Heroiak) poema-bildumetan, aldiz, animalia handiek bizirik irauteko egin behar duten borroka islatu zuen.

Harenak dira, halaber, The Titanic (1935), Brébeuf and His Brethren (1940, Brébeuf eta Anaidia), Towards the Last Spike (1952) eta Collected Poems (1956, Poema-bilduma) obrak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q3045744