Elvira Azkarate Etxebarria

Elvira Azkarate Etxebarria
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1903ko martxoaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLeioa, 2013ko urriaren 21a (110 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak

Elvira Azkarate Etxebarria (Bilbo, Bizkaia, 1903ko martxoaren 29a - Leioa, Bizkaia, 2013ko urriaren 21a) ehun urtedun bizkaitarra izan zen. Bilboko Solokoetxe auzoan jaio zen 1903an eta bere senarra 1994an hil zenetik Bizkaiko Foru Aldundiak Leioan duen egoitza batean bizi zen.

Etxebarriko Larragan baserrian igaro zuen bere haurtzaroa. 1927ko maiatzaren 15ean ezkondu zen Begoñako basilikan, Sopelako Jesus Bilbaorekin. Eztei-bidaia Donostiara egin zuten.

Hiru seme-alaba izan zituzten: Karmele, Josu eta Luis Javier.

2013ko urriaren 21ean hil zen 110 urte eta 206 egun zituela.[1]

Erreferentziak

  1. http://www.funeuskadi.com/paginas/asp/esquelas.asp?idEsquela=4063

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko pertsonarik nagusienen zerrenda

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Deia egunkariak Elviraren 108. urtebetetzean eginiko erreportaia.
  • (Gaztelaniaz) Deia egunkariak Elviraren 110. urtebetetzean eginiko erreportaia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256782
  • Wd Datuak: Q12256782


Aurrekoa
Juana Tejedor Garrastazu
Luzaroen bizi izandako bizkaitarra
2012ko martxoaren 1etik -
Ondorengoa
Luzaroen bizi izan dena da


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.