Esloveniako saskibaloi selekzio nazionala

Esloveniako saskibaloi selekzioa
Ligak FIBA
Sorrera 1992
Taldearen koloreak Urdina, zuria
         
Entrenatzailea Serbia Igor Kokoškov
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan


Esloveniako saskibaloi selekzio nazionala 1992an sortu zuten saskibaloi txapelketa ofizialetan Eslovenia ordezkatzeko, eta ordutik FIBAren barruan dago. 2005etik aurrera, gizonezkoak EuroBasketeko azken fase guztietarako sailkatu izan dira, 4. postura iritsiz 2009an eta txapeldunak izanda 2017an.

Halaber, hiru aldiz jokatu dute Munduko Saskibaloi Txapelketa, 7.ak izan zirelarik 2014an.

Zmago Sagadin eta Jure Zdovc entrenatzaile aipagarrienen artean daude.

Palmaresa

  • EuroBasket:
    • Txapeldunak 2017an. Finalean Serbia garaitu zuten (93-85).
    • Laugarren postua 2009an.
    • Antolatzaileak 2013an.
    • 13 aldiz jokatu dute azken fasea.
  • Munduko Saskibaloi Txapelketa:
    • Zazpigarren postua 2014an.
    • Antolatzaileak 1970ean.
    • 3 aldiz jokatu dute azken fasea, 2006, 2010 eta 2014an.

Jokalari ezagunak

  • Jaka Lakovič (2001–2013): 86 aldiz internazionala. 880 puntu.
  • Goran Dragić (2006-): 79 aldiz internazionala. 924 puntu.
  • Uroš Slokar (2005–): 76 aldiz internazionala. 344 puntu.
  • Teoman Alibegović (1992–2000): 52 aldiz internazionala. 990 puntu.
  • Jaka Klobučar (2007–): 45 aldiz internazionala. 134 puntu.
  • Gašper Vidmar (2007–): 44 aldiz internazionala. 266 puntu.
  • Zoran Dragić (2011-): 40 aldiz internazionala. 432 puntu.

(2017ko iraila arte).

Kanpo estekak

  • (Eslovenieraz)Košarkarska Zveza Slovenije (Esloveniako Saskibaloi Federazioaren webgunea)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q499324
  • Commonscat Multimedia: Slovenia national basketball team / Q499324

  • Wd Datuak: Q499324
  • Commonscat Multimedia: Slovenia national basketball team / Q499324