Gerardo Mungia
Gerardo Mungia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, Ordezkari artistikoa eta igeltseroa |
Kidetza | Langile Abertzaleen Batzordeak |
Izengoitia(k) | Pintxe |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Herri Batasuna |
Gerardo Mungia Gómez “Pintxe” (Iruñea, 1957) igeltseroa lanbidez, idazlea, musika eta pastoralen zale amorratua.
Biografia
Harat honat, jonki baten trajeria kopla liburua plazaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin 2015ean. La Polla Records, Kortatu eta Cicatriz rock-taldeen managerra izan zen XX. mendeko 80. hamarkadan. Hegoaldean molde klasikoan eginiko lehen pastoralaren sortzailea da, Karmen Etxalarkoa alegia. Beste bi pastoral idatziak ditu egungo gai sozialei buruz.[1] Pintxe izengoitairen jatorria idazleak berak elkarrizketa batean azaldu zuen: "Nafarroako autobidearen obretan hasi nintzen lanean gaztetxo nintzela, artean peoia izateko adina ere ez nuela. Hori dela eta paratu zidaten “Pintxe” izena."[2] Politikoki, ezkertiarra definitzen da: "Herri Batasuneko militantea izan naiz, Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea eta LABeko afiliatua naiz. "
Lanak
- Harat honat, jonki baten trajeria. Tafalla: Txalaparta argitaletxea, 2015.[3]
- Karmen Etxalarkoa pastorala. Etxalar: Altxata Kultur Elkartea, 2017.
- Maddiren trajeria, Xareta: 2022.
Erreferentziak
- ↑ https://www.argia.eus/argia-astekaria/2565/gerardo-mungia-gomez-pintxe-irunea-1957
- ↑ https://www.argia.eus/argia-astekaria/2565/gerardo-mungia-pastoral-egilea
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/3975964/gerardo-mungia-pintxe-harat-honat-jonki-baten-trajeria-faktoria-/
Kanpo estekak
- Elkarrizketa Argian, 2017/09/10.
- Joseba Aurkenerena: Xaretako pastorala, euskal izaeraren gorazarre. [1]
- Datuak: Q104521872