Gordoa
Gordoa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Asparrena |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′07″N 2°22′58″W / 42.90194°N 2.38278°W / 42.90194; -2.38278 |
Demografia |
Gordoa Asparrena udalerriko herrietako bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 34 biztanle ditu.
Mugakideak
Mendebaldean Arriola (Asparrena), ekialdean Galarreta, iparraldean Urkilla mendilerroa eta hegoaldean Luzuriaga mugakide ditu.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
29 | 28 | 28 | 30 | 28 | 30 | 34 | 34 |
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza: XIII. mendeko arkupe erromanikoa dauka, erliebedun bost arkibolta dituena. Erretaulak XVII. mendekoak dira.
- Jasokundeko eliza
- Elizako ataria
- Atariko ezkerreko kapitelak
- Atariko eskuineko kapitelak
Gordoatar ezagunak
- Migel Alonso de Mezkia: 1663an Indietako kapiytaina
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Gordoa, Asparreneko Udalaren webgunean.
- Datuak: Q3110873
- Multimedia: Gordoa / Q3110873
Asparreneko ikuspegia, Gordoako hilerritik: Ezkerretik eskuinera, Gordoa (lehen planoan), Arriola (urrunago) eta Aratz mendia (eskuin-eskuinean).
Asparreneko herriak | ||
---|---|---|
Albeiz • Ametzaga • Andoin • Araia • Arriola • Egino • Gordoa • Ibarguren • Ilarduia • Urabain |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |