Goreta

Goreta
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Koordenatuak42°57′29″N 0°19′56″W / 42.9581°N 0.3322°W / 42.9581; -0.3322
Map
Altitudea1.350 m eta 2.450 m, itsas mailaren gainetik

Goreta (frantsesez: Gourette) Pirinioetan dagoen eski estazioa da,hain zuzen ere Frantziako Pirinio Atlantikoetako departamenduan dago.Oso ona da eski alpinoa eta iraupen-eskia egiteko.Pirinioetako estaziorik zaharrena da Goreta; izan ere, 1907an ireki zuten. Oso gertu, 8 kilometrora, Eaux-Bonneseko termak daude, eta hori da, hain zuzen ere, estazioko xarmarik handieneritako bat.

Estazioa

2010-2011 denboraldiari begira, Goreta estazioak zenbait berritasun prestatu ditu erabiltzaileentzat: besteak beste, telekabina berria, estazio osoa oinezkoentzat jarri dutela, hasiberrientzako gunearen handitzea eta jatetxe berri bat. Estazio hau, Espainiako mugatik 50km-ra dago.Estazioaren puntu baxuena 1.350 metro dira eta altuena 2.450 metro.Aproposa da eskiatzaile hasiberrientzako, ez dauka pista oso zailak beraz lagungarria da ikasteko.Baita ere badago snowpark bat ausartentzako.Herritik estaziora joateko kotxez joan dezakegu baina baita ere badago telekabina bat herritik zuzen abiatzeko estaziora.

Pistak

28 pista:

  • 4 berde:
  • 9 urdin
  • 14 gorri
  • 1 beltza
  • Snowpark bat du.
  • 7 teleaulki, 3 teleski, 3 zinta y telekabina bat.
  • Pistetan, 2 jatetxe.
  • Elurretan ibiltzeko motorrak.
  • Elur-erraketez egindako ibilbideak.
Snowpark.

Kostua

MOTA €(egunero)
Hasiberria 25.5
12 urte baino txikiago 27,20
Familia 108
Ikaslea 24
Bakarrik bazoaz 32

Herria

  • Haurtzaindegia.
  • Eskia ikasteko 2 eskola.
  • Aparkaleku estalia.
  • Farmazia.
  • Diskoteka.
  • Kasinoa.
  • Zinema aretoa.
Herria.

Hotelak

Hainbat hotel daude herrian,baina baita ere badago hotel bat estazioan.

  • Amoulat
  • Boule de Neige
  • Le Tremplin
  • Le Glacier

Sarbidea

Goretara joateko, Irunetik egitekotan, A-64 autobidea hartu beharko dugu, eta, gero, 9. irteera hartuko dugu (Artixen). Espainiatik, Huesca probintziatik heldu ahal izango gara, Sabiñánigo, Biescas eta Sallent de Gállegotik, eta Portalet mendatetik eta Larunsetik igarota.

Kanpo estekak

http://www.gourette.com

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1540224
  • Commonscat Multimedia: Gourette / Q1540224

  • Wd Datuak: Q1540224
  • Commonscat Multimedia: Gourette / Q1540224