Hiparko Nizeakoa

Hiparko Nizeakoa

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakἽππαρχος
JaiotzaNizea, c. K.a. 190
HerrialdeaKingdom of Pergamon
HeriotzaRodas, c. K.a. 120 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, matematikaria, geografoa eta zientzialaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Ton Aratou kai Eudoxou Phainomenon exegeseos biblia tria (en) Itzuli
    Against the Geography of Eratosthenes (en) Itzuli
    On Bodies Carried Down by Their Weight (en) Itzuli
    Hipparchus star catalog (en) Itzuli
    On Sizes and Distances (en) Itzuli
    Schröder–Hipparchus number (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • International Space Hall of Fame  (2004)

Hiparko Nizeakoa (antzinako grezieraz: Ἵππαρχος; Nizea, c. K.a. 190 - Rodas, c. K.a. 120) greziar astronomo eta matematikoa izan zen. Antzinako Grezian jaio eta bizi izan zen. Mila izarretatik gora katalogatu zituen eta aguna 24 ordu berdinetan banatu zuen.

Bizitza

Nizean jaio zen eta Alexandriako Liburutegiko zuzendaria izan zen. Hamalau liburu idatzi bazituen ere Aratoren poema liburuaren gaineko komentarioa baino ez da gelditzen. Hiparkori buruz dakiguna Ptolomeok bere Almagesto liburuan idatzitakoa da. Estrabonen Geografia eta Plinio Zaharraren Naturalis Historian ere badaude Hiparkori buruzko zitak. Rodasen bizi izan zen eta bertan hil zela uste da.

Lanak

Izarren katalogoa

Ptolomeoren Almagesto liburuan agertzen da Izarren katalogoa. Ptolomeo berak behatu zituela esaten badu ere, Hiparkoren lana dela uste da gaur egun. Guztira 48 konstelaziotako 1024 izar daude katalogaturik, bakoitzak bere koordenatuak dituelarik.

Ekinozioen prezesioa

Izarren sailkapen eta kokapenari esker Hiparkok Ekinozioen prezesioa deskribatu eta kalkulatu zuen. Prezesio hau Lurraren biraketa ardatzaren etengabeko aldaketa adierazten du. Hiparkoren kalkuluen arabera urteko arkuaren 45 segundo aldatzen zen, gaur egun onarturiko 50'29 segundotik oso gertu ibili zen beraz.

Urte siderala eta urte tropikala

Urte siderala, erreferentzia bezala izarrak hartzen dituena, eta urte tropikala, erreferentzia bezala eguzkia hartzen duena, berezitu zituen. Konturatu zen urte siderala tropikala baino 15 minutu luzeagoa zela, urte sideralaren iraupena 365 egun 6 ordu eta 10 minututakoa zela kalkulatu baitzuen (gaur egungo kalkuluekin minutu bateko aldea dago) eta tropikala aldiz 365 egun 5 ordu eta 55 minutakoa (gaur egun 6 minutu eta 15 segundoko aldea). berak urte tropikala hobetsi zuen.

Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia

Aristarko Samoskoak kalkulaturiko distantzia zuzendu eta gaur egungoaren oso antzekoa kalkulatu zuen. Bere esanetan Eratostenesek kalkulaturiko Lurraren diametroa hogeita hamar aldiz izan behar zen distantzia. Horrek 384.000 kilometro egiten ditu. Gaur egun ilargiaren orbitaren erradioa 384.400 kilometrokoa dela kalkulatzen da.

Trigonometriaren

Trigonometriaren asmatzailetzat hartzen da, izan ere teknika oso erabilgarria baita behaketa astronomikoak egiteko. Sokazko taula bat eraiki zuen, gaur egungo sinuen taularen funtzioa egiten zuena. Angeluak eta katetoak erlazionatzen zituen taula horrek.

Eliptikaren oblikuitatea

Eratostenesen ekliptikaren zeihartasuna hobetu zuen.

Lurraren mapa

Lurra esferikoaren mapa bi dimentsiotan proiektatzen saiatu zen. Horretarako meridiano eta paralelotan banatu zuen Lurra.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiparko Nizeakoa Aldatu lotura Wikidatan