Jakut

Jakutak

Ohuokhaia, jakuten dantza nazionala.
Biztanleak guztira
478.700
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Errusia 478.085 (2010eko errolda)
 Ukraina 304 (2001eko errolda)
 AEB 10.000 (2010eko errolda)
 Kanada 8.000 (2010eko errolda)
 Kazakhstan 119 (2009ko errolda)
Hizkuntza
Sakhera, errusiera
Erlijioa
Gehienbat kristautasun ortodoxoa, baina xamanismoa ere praktikatzen da.
Zerikusia duten beste giza taldeak

Jakuta[1] (errusieraz: Якуты, Jakuty) edo sakha (sakheraz: Сахалар, Sakhalar) ekialdeko Siberiako herri handienetako bat da, kulturari dagokionez oso errusiartua dagoena. XX. mendearen amaieran 380.000 inguru ziren[2]. Gehienak Jakutian bizi dira, baina Amur, Magadan eta Sakhalinen ere hedaturik daude.

XV. mendetik aurrera zabaldu ziren sakhak mendebaldetik Baikal aintziraren iparraldeko lurraldeetara eta Lena ibai arroaren erdialdeko lurraldeetan finkatu ziren XVII. mendean. Jakutak turkiarrak dira jatorriz, familia horretakoa da sakhera, beren hizkuntza, eta evenk izeneko herri siberiarrarekin nahasi ziren. Oraindik orain, jakutak erdi-nomadak eta abeltzainak dira eta, Siberiako beste herri batzuek ez bezala, zeramika eta burdina lantzen dituzte aspaldidanik. Guztiz bizkortu da jakuten errusiartzea XX. mendean zehar.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. Sakha Global.britannica.com

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q486316
  • Commonscat Multimedia: Sakha people / Q486316

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12187804j (data)
  • GND: 4109108-5
  • LCCN: sh85148942
  • NKC: ph649046
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q486316
  • Commonscat Multimedia: Sakha people / Q486316
  • i
  • e
  • a