Jean-Baptiste Constantin

Jean-Baptiste Constantin
Bizitza
JaiotzaUrdatx / Santa Grazi, 1847ko irailaren 5a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaAtharratze-Sorholüze, 1922ko urtarrilaren 26a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Albert Constantin
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 742

Jean Baptiste Constantin[1] (Urdatx, Zuberoa, 1847ko irailaren 5 – Atharratze-Sorholüze, Zuberoa, 1922ko urtarrilaren 26) euskal idazlea izan zen.

Biografia

Urdaxtarra, herri bereko dendari eta jostun batekin ezkondu zen. Bere maisu lanak Izpurara (Nafarroa Beherea) eraman zuen familia; bertan jaio zen Albert semea, geroago Zuberoan fama handia lortu zuena.

Irakasle lanak berriro mugitu beharra ekarri zion, baina oraingoan jatorriko Basabürüra itzultzeko: Atharratze eskualdeburura hain zuzen. Bertan hil zen 1922an. Eskualtzaleen Biltzarraren kidea izan zen. Euskaltzaindia sortu zenetik euskaltzain urgazle izendatu zuten.

Lanak

Zubereraz idatzi zuen eta "u" eta "ou", "ch", "ill", "mb" "nb"-ren ordez, eta abar erabiltzen zituen[2].

Sari asko irabazi zituen Lore Jokoetan: Donapaleun (1903an), kanbon (1907), Atharratzen (1908) eta Donibane Garazin (1912an).

Narrazioa

Prentsan

  • "Eskualduna" aldizkarian eta beste batzuetan idatzi zuen[3]. Artikulu zein bertsoak dira bere idazkiak.

Iturriak

Erreferentziak

  1. Constantin deiturak okzitanierazko jatorria du eta oso ohikoa da Zuberoaren mugakidea den Baretosen.
  2. Jean Baptiste Battittu Coyos: Zubereraren idazkeraz : ortografia, fonetika eta fonologia
  3. Auñamendi Entziklopedia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Jean Baptiste Constantin Literaturaren Zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q16517789