Joanna Dworakowska

Joanna Dworakowska

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaVarsovia, 1978ko urriaren 21a
Herrialdea Polonia
HeriotzaVarsovia, 2024ko apirilaren 13a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakxakelaria
Parte-hartzailea
  • 1996ko Emakumezkoen Xake Olinpiada
    1998ko Emakumezkoen Xake Olinpiada
    2000ko Emakumezkoen Xake Olinpiada
    2002ko Emakumezkoen Xake Olinpiada
    2004ko Emakumezkoen Xake Olinpiada
    2010eko Emakumezkoen Xake Olinpiada

Joanna Dworakowska (Varsovia, 1978ko urriaren 21a – ibidem, 2024ko apirilaren 13a) poloniar xakelaria izan zen[1].

Bizitza

1993an lortu zuen lehen arrakasta, Poloniako Xake Txapelketa irabazi zuenean 20 urte azpiko emakumeen kategorian. Urte berean egin zuen debuta Poloniako Xake Txapelketan emakumezkoen kategoria orokorrean. Guztira, urrezko hiru domina (1997, 1998, 2001), zilarrezko hiru (1995, 2000, 2003) eta brontzezko bat (2006) irabazi zituen txapelketa horretan.

1997an emakumezko maisu handi bihurtu zen eta 2002an nazioarteko maisu[2].

2004an, zilarrezko domina irabazi zuen Istanbuleko Emakume Ikasleen Munduko Xake Txapelketan[3].

Hainbat urtez Poloniako emakumezkoen taldeko kidea izan zen. 2002an talde honek hirugarren postua lortu zuen Xake Olinpiadan[4], 2005ean Europako Taldekako Txapelketa irabazi zuen[5], eta 2007an bigarren postua lortu zuen txapelketa berean[6].

2024ko apirilaren 13an hil zen, 45 urte zituela[1].

Erreferentziak

  1. a b (Polonieraz) Jahr, Przemysław. «Joanna Dworakowska» Szachy w Polsce 2015-05-06 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  2. (Ingelesez) «Dworakowska, Joanna» International Chess Federation (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. (Ingelesez) «8th WUCC Women Instanbul TUR (TUR), 5-11 ix 2004» The Week in Chess jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-08-19) (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  4. (Ingelesez) «35th Chess Olympiad (women): Bled 2002» OlimpBase (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  5. (Ingelesez) «6th European Team Chess Championship (women): Gothenburg 2005» OlimpBase (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  6. (Ingelesez) «7th European Team Chess Championship (women): Heraklion 2007» OlimpBase (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q437434
  • Commonscat Multimedia: Joanna Dworakowska / Q437434

  • Wd Datuak: Q437434
  • Commonscat Multimedia: Joanna Dworakowska / Q437434
Biografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.