Juba (ibaia)

Juba
Wabiga Jubba
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.658 km
Geografia
Map
Koordenatuak4°10′42″N 42°04′48″E / 4.1783°N 42.08°E / 4.1783; 42.08
Herrialdea Somalia
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Xebeli
    Dawa River (en) Itzuli
    Ganale Dorya River (en) Itzuli
    Ewaso Ng'iro (en) Itzuli
Arroaren azalera497.504 km²
Ur-emaria127 m³/s
Bokalea
()
Indiako ozeanoa
Artikulu hau Somaliako ibaiari buruzkoa da; Hego Sudango hiria gaitzat duena beste hau da: «Juba»

Juba[1] (somalieraz: Wabiga Jubba; italieraz: Giuba) Somaliako hegoaldeko ibai bat da. Etiopiarekin mugan sortzen da Dawa ibaia eta Gebele ibaiaren elkarketaz eta hegoalderantz doa zuzenean Indiako ozeanoraino.

Juba ibaiaren ertzak batez ere sabana dira eta duen emankortasunagatik Somaliako eskualderik aberatsena da. Euri gehiena Somalian jasotzen du eta hainbat alditan uholdeak ere sortzen ditu. Jirafak, gepardoak, lehoiak, leopardoak, hienak, bufaloak, hipopotamoak, krokodiloak, elefanteak eta gazelak bizi dira, besteak beste, inguruan.

Ibaiak Jubbada Dhexe eta Jubbada Hoose eskualdeei ematen die izena, eta era zabalagoan Jubalandi.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q138491
  • Commonscat Multimedia: Jubba River / Q138491

  • Wd Datuak: Q138491
  • Commonscat Multimedia: Jubba River / Q138491