Julia Guerra Lacunza

Julia Guerra Lacunza
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulia Guerra Lacunza
JaiotzaIruñea, 1953ko otsailaren 12a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAlgeciras, 2008ko martxoaren 2a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Julia Guerra Lacunza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1953ko otsailaren 12a – Algeciras, Cádiz, 2008ko martxoaren 2a) poesia landu zuen nafar idazlea izan zen.

Biografia

Iruñean jaioa, bost neba-arrebetatik nagusiena. Haurtzaroan Atarrabiako Ama Domingotarretan ikasi zuen, hasieran, eta Iruñeko Sagrado Corazón ikastetxean, geroago. Txikitatik izan zuen idazteko interesa, zazpi urterekin Coca-Colak deitutako lehiaketa nazionalean lehen literatura-lehiaketa irabazi zuen.

Hogei urte arte familiaren jostundegian lan egin zuen, ostalaritzan eta Aranzadi argitaletxean zuzentzaile.

Lagun artean Algecirasen oporretan egon ondoren, "hegoaldeko argia" aurkitu, eta, ondorioz, lanpostua eta familia utzi zituen Iruñean, penintsularen hegoaldera bizitzera joateko. Bere bizitzako azken urteetan, Abdulekin, jatorri marokoarreko maitearekin, ezkondu ondoren, immigrazioaren arazoari eta inguruko herrien arteko ulermenari erreparatu zien.

2008an, Julia Guerra poetisa auto-istripu batean hil zen N-340 errepidean, Algeciras parean.[1] Bere memorian, 2008an, Andaluziako Gizarte Unitateko Zuzendaritza Batzordeak "Julia Guerra" Gizarte Poesiaren I. Lehiaketarako deia egin zuen.[2]

Ibilbidea

Julia Guerrak 1979an ekin zion literatura-ibilbideari, eta noizean behin poemak argitaratu zituen Rio Arga eta Pamiela aldizkarietan. Cadena SER irratiko programetan ere parte hartu zuen, Discofilia gisa, Joaquín Luquirekin batera.

Bere poema batzuk Ángel Urrutia Iturbek argitaratu zituen, Maite Pérez Larumbe eta Blanca Gil Izcorekin batera, Nafarroako Foru Aldundiak 1982an argitaratutako Antología de Poetas Navarros-en.[3]

Haren lana iparraldearen eta hegoaldearen artean dago, Iruñea eta Algeciras hirien artean bizi izan baitzen. Horretan zehar, bizi-emozioen, topaketen eta desadostasunen, argien eta itzalen poesiaren bilakaera nabari da, gizartean gero eta zabalduago dagoen poesia baterantz, kultura guztiak integratzeko asmoz.[4]

Hainbat komunikabidetan ere argitaratu zituen artikuluak, hala nola Guadalmesí de Tarifa, Europa Sur, Radio Algeciras edo La mañana egunkarian, Tanger-en, La Gauchita de Argentina. Yaraví literatura taldean parte hartu zuen Juan Emilio Ríos, José Román Ateneoko lehendakariarekin batera.

Lanak

Hauexek dira bere poesia-lanaren izenburuak:[5]

  • Testamento de lunas (1983),autoeditatua, maitasunari eta heriotzari buruzko hogeita hemezortzi poema biltzen dituena.
  • Los hijos de la sombra (1986), tonu politiko eta sozialagokoa, Mikel Zabalzari eskainia, berrogeita hamabost poema biltzen ditu.
  • Cárcel de la memoria (1992), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Sailaren Literatura Sorkuntzarako laguntzarekin, gizarte-gaiei buruzkoa. Paco Toriri dedikatua.
  • Al viento (Medialuna argitaletxea, 1996), Kepa Larumbe Biurrun lagunari dedikatua.
  • Dos orillas (2003), Algecirasen argitaratua, poemario elebiduna (árabe-gaztelania).

Parte hartu zuen talde-lanen izenburua:

  • Antología poética X Aniversario de Bilaketa (1986).
  • Antología poética vasca en Homenaje al 50ª aniversario de Guernica (Vosa, 1988).
  • Antología poética "Mujeres Río Arga" Charo Fuentesena (1988).
  • Antología Poetas Vascas Julia Otxoarena (1990).
  • Emakunde aldizkaria (1998).
  • Arribar a la Bahía (2000).

Sariak eta aintzatespenak

  • San Rokeko Udalaren Emakumearen Zentroko I. Lehiaketa Poetikoaren aipamen berezia (2003).
  • Algeciras hirian bada kale bat bere izena eta poeta gisa egindako lana gogorarazten duena, 2014ko otsailaren 15etik.[6]

Erreferentziak

  1. Fallece en accidente de tráfico en Algeciras la poetisa pamplonesa Julia Guerra Lacunza. Diario de Navarra 4 de marzo de 2008.
  2. Certamen internacional, Ateneo Republicano convoca un concurso poético. 11 de octubre de 2017.[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Guerra Lacunza, Julia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus.
  4. Tobalina, Jose Luis. (3 de marzo de 2008). Una voz comprometida y solidaria. Europasur.
  5. Aznar Munárriz, Cristina. (2003). «Julia Guerra Lacunza» Fundación Eusko Media.
  6. Ahora Algeciras. (14 de febrero de 2015). El Ateneo Republicano hace una ofrenda floral ante la placa de la Poetisa Julia Guerra Lacunza. .

Bibliografia

  • «La poesía en Navarra. Siglo XXI» TK. Boletín de la Asociación Navarra de Bibliotecarios (Especial): 130-131. diciembre de 2017 ISSN 1136-7679..
  • Logroño Carrascosa, Isabel (2017). «JULIA GUERRA LACUNZA». En Universidad Pública de Navarra, ed. Búsqueda de identidad y renovación estética en la poesía femenina actual de Navarra en castellano (1975-2015). Tesis doctoral publicada (Búsqueda de identidad. Poesía en castellano escrita por mujeres en Navarra (1975-2017) ISBN 978-84-235-3498-2). pp. 108-138. Archivado desde el original el 13 de junio de 2018. Consultado el 24 de diciembre de 2019. 
  • versalitas|Ruiz Fernández, Nuria. (2019). «Julia Guerra. Una rosa en el desierto» Almoraima. Revista de Estudios Campogibraltareños (50): 135-138. ISSN 1133-5319..

Kanpo estekak

  • Julia Guerra Andaluziako Letren Zentroan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20016279
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 309762505
  • BNE: XX955325
  • GND: 1056488867
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 52097
  • Wd Datuak: Q20016279