Kimetz Renteria

Kimetz Renteria
Bizitza
JaiotzaBilbo, 2002ko ekainaren 14a (21 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm13225000 Edit the value on Wikidata

Kimetz Renteria Elorza (Bilbo, Bizkaia, 2002ko ekainaren 14a) euskal aktorea da, Goǃazen 6.0 denboraldiko protagonistetako bat. Horretaz gain, zenbait komunikabidetan agertu da transexualitateaz hizketan.[1]

Bizitza

Bilboko Ibarrekolanda institutuan gauzatu zituen ikasketak. Naizen elkarteko kidea da. Transexuala den aldetik gaiari buruzko hainbat telebista programatan agertu da, besteak beste Gure Kasa saioan gonbidatu gisa.[2] 2019an Bagoǃaz lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartu zuen. Adierazi zuenaren arabera, lehiaketan parte hartzeko arrazoietako bat transexualitatea ikustarazteko aukera izan zen.[3] Ez zuen lehiaketa irabazi, baina Goǃazen telesailaren seigarren denboraldirako probak gainditu zituen, eta protagonistetako bat izan zen. Transexual baten papera egiten du.[4]

Filmografia

  • Bagoǃaz 3.0 (2019). Lehiakidea (13 atal)
  • Goǃazen 6.0 (2019-2020). Gabo Alberdi (13 atal)
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Kimetz: ‘Mis amigos me dijeron que lo contara y en febrero di el paso’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  2. «Trans Ikusgarritasunaren Eguna hizpide, gaur gauean, 'Gure Kasa'ren atal berezian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  3. «Kimetz Renteria, ETB1eko Bago!az 2019 lehiaketako parte-hartzailea | | EiTB Bago!az» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  4. Urkizu, Urtzi. «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64996136
  • Wd Datuak: Q64996136