Kurdistango bandera

Kurdistango bandera
Kurdistango bandera
Erabilera
Proportzioa 2:3
Erabakia 1920 (lehen diseinua)
1927 (Ararat Errepublika)
1946 (Kurdistango Errepublika)
2003 (Irakeko Kurdistan)
Koloreak
Gorria
Zuria
Berdea
Horia

Kurdistango bandera (kurdueraz: Alaya Rengîn), kurduek Otomandar Inperioarekiko independentzia lortzeko borrokan zehar agertu zen, 1920an. 1946an Kurdistango Errepublika Mehabaden (egungo Iran), bandera onartu zuen.[1]

Deskribapena

Erdiko sinboloak nergis edo lilipa lorea irudikatzen du, Kurdistango haranetan hazten diren lore basati horiak; kurduen tradizio preislamikoen berezko eguzki-zeinu batekin ere lotzen da: yazidismoa eta zoroastrismoa. Gaur egun, banderaren koloreak Turkia, Iran, Irak eta Siriako kurduen ikur gisa erabiltzen da. Banderaren erabilera debekatuta dago Turkian.

2003ko Irakeko inbasioan koalizioko indarrak jendaurrean altxatzea eragozten saiatu ziren, kurduen eta arabiarren arteko tentsio etnikoaren giroa arintzeko. Ez zuten arrakastarik izan.[2]

Kurduek erabilitako banderak

Historikoki kurduek bandera desberdinak erabili diztuzte:

  • Bandera del Soran Emirerria (1816 - 1835)
    Bandera del Soran Emirerria (1816 - 1835)
  • Kurdistango Erresumaren bandera (1922-1924)
    Kurdistango Erresumaren bandera (1922-1924)
  • Ararat Errepublikaren bandera (1927-1930)
    Ararat Errepublikaren bandera (1927-1930)
  • Bandera de la Kurdistango Errepublikaren bandera (1946-1947)
    Bandera de la Kurdistango Errepublikaren bandera (1946-1947)
  • Rojavako bandera 2012tik ematen ari den Siriako Gerra Zibilan.[3]
    Rojavako bandera 2012tik ematen ari den Siriako Gerra Zibilan.[3]

Erreferentziak

  1. http://kovarabir.com/seid-veroj-ala-kurdistane-berheme-tekosina-netewi-ya-milete-kurd-e-u-bere-sed-100-sal-hatiye-cekirin/
  2. McKIERNAN Kevin. Los Kurdos. 230. or.
  3. https://www.france24.com/en/20160317-kurds-declare-federal-region-northern-syria-pyd

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q208671
  • Commonscat Multimedia: Kurdish flags / Q208671

  • Wd Datuak: Q208671
  • Commonscat Multimedia: Kurdish flags / Q208671