Luis Cernuda

Luis Cernuda

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSevilla, 1902ko irailaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMexiko Hiria, 1963ko azaroaren 5a (61 urte)
Hobiratze lekuaPanteón Jardín (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta poeta
Enplegatzailea(k)Mount Holyoke College
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Tolosako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Donde habite el olvido (en) Itzuli
Mugimendua27ko Belaunaldia

Musicbrainz: 1cb08ce2-5a94-475d-86bf-085d95154f8a Discogs: 1467720 Find a Grave: 6986298 Edit the value on Wikidata
Cernuda jaio zen etxea.

Luis Cernuda Bidón (Sevilla, 1902ko irailaren 21a - Mexiko, 1963ko azaroaren 5a). Espainiar poeta, kritikaria eta itzultzailea, 1927ko Belaunaldiaren kidea zer. Erbestean hil zen.

Biografia

Sevillan jaioa, bere aita militar zen eta, ondorioz, oso heziketa gogorra pairatu behar izan zuen. Bederatzi urtekin poesia idazten hasi zen. Sevillako Unibertsitatean 1919an Zuzenbidea ikasten hasi zen, 1926an bukatuko zuena. Tarte luze horretan baita ere soldaduska egin zuen. Pedro Salinas irakasle bezala izan zuen eta horrek idazten eta argitaratzen asko lagundu zion. Gerra zibilaren garaian, 1938an, Ingalaterrara joan zen eta han, Oxfordshiren, ihes egindako euskal haurrekin lan egin zuen; bertan hil zen euskal haur bati poema bat eskaini zion, "Niño muerto" ("Hildako haurra"), Las nubes olerki bilduman jasota. 1947an Estatu Batuetara joan zen, Massachusettsera. 1952. urtean Mexikon hartu zuen egoitza. 1963ko azaroaren 5ean Mexiko Hirian hil zen.

Obra

Lehen literatura idazkiak Cruz y raya eta Revista de Occidente aldizkarietan eman zituen argitara. Poesia landu zuen bereziki. 1931n Los placeres prohibidos (Debekatutako plazerrak) argitaratu zuen; amodioaren eta moralaren arteko gatazka ispilatzen ditu surrealisten ildotik: Perfil de aire (1927, Airezko profila), Egloga, Elegía eta Oda (1928), Un río, un amor (1929, Ibai bat, amodio bat). Donde habite el olvido (1934, Ahanztea bizi den lekua) bildumarekin ahots pertsonalago bat lortu zuen. 1936az gero, poema liburuak atera ahala, izenburu baten azpian bildu zituen, La realidad y el deseo (Errealitatea eta desira). Liburuaren bertsio erabatekoa Mexikon atera zen egilea hil eta urte betera. Bestalde, prosa poetikoa ere landu zuen, Ocnos (1942) izeneko liburuan, esaterako. Kritika lan baliotsuak ere eskaini zituen: Estudios sobre la poesía española contemporánea (1957, Bogota), Poesía y literatura (bi liburuki, 1960 eta 1965. urteetan argitaratuak). 1985an bere antzerki obra bakarra argitaratu zen: "La familia interrumpida".

Idazlanak

  • Obras completas. Ediciones Siruela. Derek Harris eta Luis Maristanyren edizioa. Madril,1993.
  • Antología. José María Capote Benoten edizioa. Madril: Cátedra, 1984.
  • Intermedio. Gabriel Insaustik paratutako edizioa. Valentzia: Pre-Textos, 2004.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Bibliografia

  • Cernuda, Luis; Mujika, Luis Mari (itzul.): Miguel Unamuno-ri itzuliriko zazpi soneto. - Egan, 2013-3/4, 205-208.
  • Ibai Ertz, Jesus Lete: Luis Cernuda (1902-1963), Con las horas contadas liburutik. - Egan, 1995-1, 204-207.


Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz): Donde habita el recuerdo: memoria de Luis Cernuda (1902–2002) Cervantes Gune Birtualean.
  • (Gaztelaniaz): Luis Cernudari buruzko monografia.
  • (Gaztelaniaz): Luis Cernudaren biobibliografía.
  • (Gaztelaniaz): Biografia eta antologia.
  • (Gaztelaniaz): Biografia eta antologia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q439578
  • Commonscat Multimedia: Luis Cernuda / Q439578

  • Wd Datuak: Q439578
  • Commonscat Multimedia: Luis Cernuda / Q439578