Luis Paret y Alcázar

Luis Paret y Alcázar

Irudi gehiago
ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaMadril, 1746ko otsailaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1799ko otsailaren 14a (53 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Bartolomé de San Antonio (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, grabatzailea eta watercolorist (en) Itzuli
Genero artistikoagenero-margolana
lore-pintura
paisaia margolaritza
erretratua

Discogs: 3690302 Edit the value on Wikidata
Luis Paret y Alcázar: Autorretratua, Pradoko Museoan, Madril

Luis Paret y Alcázar (Madril, 1746ko otsailaren 11 - Madril, 1799ko otsailaren 14a) espainiar margolaria izan zen.

Biografia

San Fernandoko Akademian egin zituen ikasketak. Frantziara eta Italiara egin zituen bidaiak. Frantziako margolaritzaren eragin handia izan zuen. 1780tik 1786ra Bilbon bizi izan zen, eta han ezkondu zen. Bere artearen erakusgarri ugari utzi zuen hiri honetan: arkitektura-proiektuak (hiltegia, Santiagoko plazatxoko iturria, Santiago elizako aste santuko monumentua), erretratuak eta abar. 1786an, Euskal Herriko eta Kantabriako portuen ikuspegiak margotzea eskatu zion Karlos III.ak (Bilboko Areatzako ikuspegiak, Olabeaga, Bermeo, Hondarribia, Donostia, Pasaia eta abar). Vianako Santa Maria elizan dago Pareten pintura-multzo garrantzitsu eta osoena. 1786-1787 bitartean, iturri publiko batzuk proiektatu zituen Iruñerako (Gaztelu plazako iturria, Navarreria plazako iturria eta abar). 1789an, Madrilera joan zen bizitzera, eta San Fernandoko Akademiako Arkitektura Saileko idazkariorde izendatu zuten.

Iruditegia

  • Errege bikoteak (1770) Madrilgo Pradoko Museoa.
    Errege bikoteak (1770)
    Madrilgo Pradoko Museoa.
  • Genianiren denda (1772) Lázaro Galdiano museoa.
    Genianiren denda (1772)
    Lázaro Galdiano museoa.
  • Madrilgo Sol ataria (1773) Kubako Arte Ederren Museo Nazionala.
    Madrilgo Sol ataria (1773)
    Kubako Arte Ederren Museo Nazionala.
  • Kaia, Olabeaga, 1786 inguru.
    Kaia, Olabeaga, 1786 inguru.
  • Bermeoko ikuspegia (1783) Bilboko Arte Ederren Museoa.
    Bermeoko ikuspegia (1783)
    Bilboko Arte Ederren Museoa.
  • Itsas ikuspegia (Santurtzi) (c. 1784-86) Cerralbo Museoa.
    Itsas ikuspegia (Santurtzi) (c. 1784-86)
    Cerralbo Museoa.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Maria Jesus Cava Mesaren erreportaia Bilboko margolariaren erbesteari buruz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q283412
  • Commonscat Multimedia: Luis Paret y Alcázar / Q283412

  • Wd Datuak: Q283412
  • Commonscat Multimedia: Luis Paret y Alcázar / Q283412