Maria Taglioni

Maria Taglioni

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaStockholm, 1804ko apirilaren 23a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1884ko apirilaren 23a)
HeriotzaMarseilla, 1884ko apirilaren 23a (80 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Taglioni (en) Itzuli
Familia
AitaFilippo Taglioni
AmaSophie Karsten
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Alexander Trubetskoy (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Paul Taglioni (en) Itzuli
Familia
ikusi
  • Auguste Gilbert de Voisins (en) Itzuli (biloba)
LeinuaTaglioni (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Filippo Taglioni
Jean-François Coulon (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Elena Andreianova (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta koreografoa

Find a Grave: 8284161 Edit the value on Wikidata

Maria Taglioni (Stockholm, 1804ko apirilaren 23a - Marseilla, 1884ko apirilaren 22a) italiar dantzaria izan zen.

Aitarekin ikasi zuen dantzan, eta geroago S.B. Coulonekin, Parisen. 1822. urtean egin zuen aurkezpena Vienako Operan, eta ondoren Italian eta Alemanian dantzatu zuen. Parisen bizi izan zen urte batzuetan bertako Operarekin lanean, eta arrakasta handia lortu zuen. Ondoren, aitarekin lan egin zuen Errusian bost urtez. 1848. urtean dantza egiteari utzi zion. 1860. urtetik aurrera, dantza-irakasle izan zen Parisko operan, eta 1870-1871. urteetako gerra ondoren, Londresen.

Biografia

Stockholmen jaio zen 1804ko apirilaren 23an, baina Milango artisten familia batetik zetorren; Filippo Taglioni (1777-1871) eta Sophia Taglioni famatuak ziren Europa osoan.[1]

Taglioni (erdian) Pas de Quatre dantzan 1845

12 urte zituela hasi zen dantza ikasten, aitarekin, koreografo eta dantzaria baitzen; Vienan 1822an egin zuen debuta eta Parisen, 1827an.[2]

Taglioniren aitak sortutako Silfidea lana estreinatu zuen Parisko Operan 1832ko martxoaren 12an, Joseph Mazilier (1801-1868) eta Lisa Noblet dantzariarekin batera, eta horrekin abiatu zen punten gaineko dantzaren aroa.

Bere estilo etereoa garai erromantikoaren sinbolo bihurtu zen. Halaber, dantzaria ospetsu bihurtu zen dantzaren historian lehen aldiz punten gainean dantza egin zuelako. Estilo delikatu berri bat sortu zuen, jauzi flotatzaileez eta gorputz-jarrera orekatuak zituena ezaugarri, esaterako, arabesque delakoa, zeinak XIX. mende hasierako ezaugarri erromantikoa tipifikatu zuen.

Berak erabiltzen zituen gona zuri arinak ballet klasikoko dantzari gehienek jantzi ohi duten tutu bihurtu ziren. Europa osoan barrena ibili zen biran, eta 1837an Opera utzi ondoren, Errusiara bidaiatu eta Ballet Inperialean egin zuen dantza San Petersburgon.

Marie Taglioni

1845ean, Pas de Quatre interpretatu zuen Londresen beste hiru dantzari erromantiko ezagunekin (Carlotta Grisi, Lucile Grahn eta Fanny Cerrito).[3]

1847ean, azken emanaldia egin eta dantza utzi zuen. Dantzariak erabakita zuen Marseillan geratzea, eta han hil zen 1884an, 80 urte bete baino egun bat lehenago.

Haren hilobiari buruzko eztabaida

Nahiz eta Montmartren hilobi bat dagoen haren izenarekin eta mundu osoko dantzariak hara joaten diren bera ohoratzera, 2007an argitu zen han beraren ama dagoela hobiratuta, Sophia Taglioni, eta Marie, egiaz, Parisko Père Lachaise hilerrian dagoela hobiratuta, senar ohiaren izenaren pean (Comte Gilbert de Des Voisins).[1]

Irudi galeria

Ikusi ere

Irakurketa gehigarria

  • Homans, Jennifer (201). Apollo's Angels: A History of Ballet, Random House.
  • Madison U. Sowell, Debra H. Sowell, Francesca Falcone, Patrizia Veroli (2016). Icônes du ballet romantique. Marie Taglioni et sa famille, Gremese.
  • Marie Taglioni, Souvenirs (2017). Le manuscrit inédit de la grande danseuse romantique, édition établie, présentée et annotée par Bruno Ligore, Gremese.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b (Gaztelaniaz) «El misterio de la tumba de Marie Taglione» Danza Ballet 2007-03-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
  2. (Ingelesez) Kassing, Gayle. (2007). History of Dance: An Interactive Arts Approach. Human Kinetics ISBN 978-0-7360-6035-6. (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  3. (Ingelesez) Moore, Lillian; New York Public Library; Dance Collection. (1965). Images of the dance: historical treasures of the Dance Collection 1581-1861.. New York Public Library PMC 466091730. (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q203990
  • Commonscat Multimedia: Marie Taglioni / Q203990

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 22408351
  • ISNI: 0000000081016477
  • BNE: XX1263325
  • BNF: 148440497 (data)
  • GND: 117197408
  • LCCN: n50047856
  • NKC: mzk2010588350
  • SNAC: w6dr2xv8
  • SUDOC: 15387337X
  • ICCU: MUSV063422
  • Open Library: OL7009933A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05534/eu_t_0045/t0045
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q203990
  • Commonscat Multimedia: Marie Taglioni / Q203990