Masustegi

Masustegi
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°15′21″N 2°57′23″W / 43.25583°N 2.95639°W / 43.25583; -2.95639
Azalera0,81 km²
Demografia
Dentsitatea5.023,46 bizt/km²

Masustegi Bilboko auzoa da. Basurtu-Zorrotza barrutian kokaturik dago, zortzigarren barrutian. Auzoak 4.069 biztanle eta 0,81 kilometro koadroko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emandako datuen arabera). Masustegi hiriaren mendebaldean kokatzen da, Kobetako eta inguruko mendietako lehen maldetan. Mintegitxueta alboan duenez eta bai bere historia, bere geografia eta bere egoerak oso antzekoak direnez, sarritan auzoak nahastu edo eta Masustegi-Mintegitxueta moduan agertzen da leku askotan. Auzoa ibarbide estu batean dago, hiriko Iturrigorri auzoa bezala.

Masustegiko auzoa industrializazioarekin batera garatutako auzoa da. XX. mendean zehar, inolako ordenarik gabe garatu ziren Bilboko auzoak bezala, Masustegin kale estuak eta hirigintza desegokia nagusi ziren. Gehienbat Galiziatik etorritako jendeak eraiki zuen auzo hau.[1] Ibarbidean eraikitako etxeak euren jabeek eraiki zituzten hein handi batean, etxe horiek ibarbidearen ekialdetik mendebaldera hedatzen dira. Ibarbidearen behealdeko gunean etxebizitza blokeak eraiki ziren.

Auzoak Basurtu auzoarekin egiten du muga ekialdean, Uretamendi auzoarekin hegoaldean, eta Zorrotzarekin iparraldean.

Garraio publikoa

Bilbobusaren 58. lineak hiriaren erdigunea zeharkatu eta Atxurirekin lotzen du Masustegi auzoa. Auzoaren eraikitze desegokia dela eta, autoen sarbidea nahiko zaila izan da berriki arte. 2010ean egindako obren ondorioz, (besteak beste aparkaleku bat) gaur egun komunikabideak asko hobetu dira.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
58 Mintegitxueta - Atxuri 15´
80 Altamira - Termibus 30´

Kale garrantzitsuenak

  • Masustegi kalea

Iruditegia

  • Masustegiren ikuspegi orokorra.
    Masustegiren ikuspegi orokorra.
  • Masustegiko kale bat.
    Masustegiko kale bat.
  • Masustegiko eliza.
    Masustegiko eliza.
  • Masustegiko zentro soziala.
    Masustegiko zentro soziala.
  • Masustegiren beste ikuspegi orokor bat.
    Masustegiren beste ikuspegi orokor bat.

Erreferentziak

  1. https://www.lavozdegalicia.es/album/coruna/2019/07/21/suiza-argentina-quinta-provincia-gallega/01101563725649156950746.htm
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6022365
  • Commonscat Multimedia: Masustegi / Q6022365

  • Wd Datuak: Q6022365
  • Commonscat Multimedia: Masustegi / Q6022365


Bilbo Bilboko auzoak Bilbo

Abando • Abusu • Altamira • AmetzolaArabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo ZaharraBolueta • Buia • Deustuko DoneperiagaElorrietaErrekaldeberriGaztelekuIbarrekolandaIndautxuIralabarriIturrialdeIturrigorriKastrexanaLarraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • MatikoMiribillaOlabeagaOtxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • SantutxuSolokoetxeTxurdinagaUretamendi • Uribarri • ZabalaZazpikaleakZorrotzaZurbaran