Mikel Lasa

Artikulu hau idazleari buruzkoa da; futbolaria gaitzat duena beste hau da: «Mikel Lasa Goikoetxea»
Mikel Lasa

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1938ko irailaren 1a (85 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Literaturaren Zubitegia: 101

Mikel Lasa Alegria (Donostia, Gipuzkoa, 1938ko irailaren 1a) euskal idazlea da, olerkigintzan eta itzulpengintzan nabarmendu dena. Salamancan Filosofia eta Teologiako ikasketak egin ondoren Ekonomiako eta Informatikako ikasketak amaitu zituen. Euskaltzain urgazlea da. Egan, Olerti, Yakin, Zeruko Argia, Zabalik, Literatur Gazeta aldizkarietan eman ditu argitara lanik aipagarrienak.

Lasaren olerkigintzak berrikuntza nabarmena ekarri zuen euskal literaturara, bere garaiko olerki sozialetik aparte, Europako joerei irekita, poesia intelektualagoa egiten baitzuen. Bere lan poetikoaren oinarria 1971n, bere arreba Amaia Lasarekin batera ateratako Poema bilduma izeneko liburua da, olerki zaharrenak 1963az gero idatziak badira ere. 1984an berriro argitaratu zen bilduma hori, orduko hartan Mikelenak bakarrik, eta 1993an Memory Dump izeneko obra eman du argitara, lehengo bilduma osoa, poema berriekin eta literaturari buruzko aburuekin batera.

Bestalde, Alfonso Sastreren, Marcel Schwoben, Michel Tournierren eta Arthur Rimbauden obra batzuk itzuli ditu euskarara.

Lasarena da, halaber, Nobela Berria Hego Ameriketan (1972) saiakera.

Lanak

Saiakera

  • Novela berria Hego-Amerikan (1972, Etor)

Poesia

Itzulpena

  • Denboraldi bat infernuan; Arthur Rimbaud (1991, Erein)
  • Poemak; Arthur Rimbaud (1993, Erein)
  • Paretaren kontra; Jean-Paul Sartre (1983, Haranburu)
  • Bazterrean utzitako panpinaren ixtorioa; Alfonso Sastre (1984, Antzerti)
  • Mimoak; Marcel Schwob (1985, Baroja)
  • Errainuen sonata; August Strindberg (1984, eskuizkribua): Koldo Mitxelena liburutegian dago eskuizkribua

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  • Aizpuru, A. 2013: Suak erreko ez balu (I), hAUSnART, 3: 102-121.
  • Bibliografia

    Kanpo loturak

    • «Mikel Lasa», Literaturaren Zubitegia.


    Euskal idazleak
    Euskal idazleak
    Euskal idazleak
    Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


    Autoritate kontrola
    • Wd Datuak: Q12263621