Novruz Nazioarteko Eguna

Novruz Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaNoruz
Commemorates (en) ItzuliNoruz
Indarraldi2010eko otsailaren 23a - 
EgunMartxoaren 21
Promulgatze2010eko otsailaren 23a
FundatzaileaNazio Batuen Batzar Nagusia
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webguneun.org…

Nazio Batuen Batzar Nagusiak martxoaren 21a aldarrikatu zuen Novruz Nazioarteko Eguna. Novruz Persiako egutegiko urteko lehen eguna da.

Novruz Nazioarteko Eguna

2010eko otsailaren 23an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 64/253 Ebazpenean, martxoaren 21a Novruz Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen[1].

« Zer da Novruz, eta zergatik ospatzen dugu?

Hitzak, berez, "egun berria" esan nahi du, eta desberdin idatzi eta ahoskatzen da herrialdearen arabera: Novruz, Nowruz, Navruz, Nooruz, Nevruz edo Nauryz.

Nowruz, udaberriko ekinozio eguna, udaberriaren lehen eguna eta naturaren berritzea ospatzen dituen arbasoen jaia da. Urte berriaren hasiera ere bada 300 milioi pertsona baino gehiagorentzat Erdialdeko Asian, Balkanetan, Kaukasoan, Itsaso Beltzean, Ekialde Hurbilean eta beste eskualde batzuetan. 3.000 urte baino gehiago dira ospatzen dela.

Nowruz ospatzeak naturarekin harmonian bizitzearen garrantzia berresten du, gaur egungo munduko zibilizazio guztietan berezkoa dena. Gizakiaren batasunaren kontzientzian eta kultur aniztasunaren aitortzan oinarritutako elkartasun handiagoaren aldeko aldarria da. Zibilizazio ezberdinen lorpenak gizateriaren ondare kolektiboaren parte dira, eta gizaki guztien inspirazio eta aurrerapen iturri dira.

Egun horretan, errespetuaren eta elkarren arteko kultur aberastearen garrantzia nabarmentzen da. Hezkuntzaren, komunikabideen eta kultur jardueren bidez, munduko ondarea eta kultur aniztasuna guztiok ezagutzea eta estimatzea garrantzitsua da, funtsezko alderdiak baitira bakea eta nazioarteko lankidetza sendotzeko.

Nazio Batuen Erakundea

»

Erreferentziak

  1. Día Internacional del Novruz. . Organización de las Naciones Unidas

Ikus gainera

  • Bakezko Bizikidetzaren Nazioarteko Eguna
  • Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna
  • Solstizioaren Nazioarteko Eguna
  • Yoga Nazioarteko Eguna
  • Herri Indigenen Nazioarteko Eguna
  • Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
  • Tolerantziaren Nazioarteko Eguna

Kanpo estekak

  • Novruz Nazioarteko Egunaren Gune Ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5390572
  • Wd Datuak: Q5390572