Nzinga Mbande

Nzinga Mbande

Irudi gehiago
erregina

1624 - 1663
Bizitza
JaiotzaCaculo Cabaça eta Ndongoko erresuma, 1581
HerrialdeaNdongoko erresuma
BizilekuaMatambako Erresuma
HeriotzaMatambako Erresuma, 1663ko abenduaren 17a (81/82 urte)
Familia
AitaNgola Kilombo kia Kasenda
Anai-arrebak
ikusi
  • Mukambu Mbande
    Mbandi a Ngola
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Ngola Nzinga Mbande ( c. 1583 – 1663ko abenduaren 17a), Ana de Sousa, Rainha Nzinga edo Ngola Ana Nzinga Mbande bezala ere ezaguna Ndongo (1624-1663) eta Matamba (1631-1663) ambundu erreinuetako erregina zen, egungo Angolaren iparraldean kokaturik zeudenak.[1] Ndongo-ko errege-familian jaio zen, hezkuntza militar eta politikoa jaso zituelarik txikitatik; gainera, Inperio Portugaldarrarekin enbaxadore moduan jardun zuen, krisi politikoak desegiten. Bere aita eta anaiak hil ostean erregina bilakatu zen, Esklabo Afrikarren Salerosketaren emendioa garaian, agintean egon zelarik 37 urtetan. Aldi berean, Inperio Portugaldarrak Hego Mendebaldeko Afrika inbaditu zuen esklabotza bidez beren boterea gainjartzeko. Nzingak portugaldarren aurka borrokatu zuen bere erreinuen askatasuna eta ospea defendatzeko. Bere heriotzaren ostean, Nzinga figura historikoa bilakatu zen Angolan bere inteligentzia, jakinduria politiko zein diplomatikoagatik eta bere taktika militar zuhurrengatik.

Izena

Nzinga Mbande izen askopean ezagutzen da, kimbundu zein portugaldar hizkuntzetan, idazkera ezberdinetan eta honorifiko askorekin. Ingelesez ohikoa da Nzinga, Nzingha, Njinga eta Njingha bezala aurkitzea.[2] Portugaldarrez Rainha (Erregina) Nzinga, Zinga, Ginga bezala ezagutzen zen. Dokumentu ofizialetan eta bere manuskritoetan Jinga, Ginga, Zinga, Zingua, Zhinga eta Singa izenak ikusi daitezkeelarik.[3] Horrez gain, kristau bezala bataiatu zutenean Ana de Souza jarri zioten,[2] izena ama besotako portugaldarraren ohorez[4] eta abizena, garaiko Angolako erreinuko gobernadorearen izenean, João Correia de Souza.[5]

Ndongo eta Matambako monarka bezala, bere sorterri-izena Ngola Njinga zen; ngola errege-familiakoen Ndongo izena zen eta egungo Angolako errepublikaren izenaren sustrai etimologikoa da.

Egungo Kimbundu ortografiaren arabera bere izena Njinga Mbandi idazten zen; izeneko (-j), frantseseko eta portugeseko sabaiaurreko kontsonante igurzkaria ⟨ʒ⟩ edo "j leuna" bezala ahozkatzen da, ondoko (-n) isila den bitartean.

Biografia

Lehen urteak

Nzinga Ndongo-ko errege-familian jaio zen, herrialdearen mendebaldean 1583 urte inguruan. Kilombo Ngola edo erregearen eta Kengela ka Nkombe[6] erregearen emazte eta maitale esklaboaren[7] alaba zen. Nzinga-k bi ahizpa, Mukambu edo Barbara dama eta Kifunji edo Grace dama, eta anai bat, Mbandi Kiluanji, zituen. Anaia aitaren heriotzaren ostean errege bilakatu zen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Elliott, Mary; Hughes, Jazmine. (2019-08-19). «A Brief History of Slavery That You Didn't Learn in School» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  2. a b Africa to America : from the Middle Passage through the 1930s. (1st ed. argitaraldia) Britannica Educational Pub 2011 ISBN 978-1-61530-175-1. PMC 651055754. (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  3. (Ingelesez) Publishing, Britannica Educational. (2010-04-01). Africa to America: From the Middle Passage Through the 1930s. Britannica Educational Publishing ISBN 978-1-61530-175-1. (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  4. Encyclopedia of African American history.. ABC-CLIO 2010 ISBN 978-1-85109-774-6. PMC 606743227. (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  5. Encyclopedia of African colonial conflicts. ISBN 978-1-59884-837-3. PMC 950611553. (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  6. (Ingelesez) «Queens of Infamy: Njinga» Longreads 2019-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  7. (Ingelesez) Miller, Joseph C.. (1975-04). «Nzinga of Matamba in a new perspective» The Journal of African History 16 (2): 201–216.  doi:10.1017/S0021853700001122. ISSN 0021-8537. (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q467650
  • Commonscat Multimedia: Nzinga / Q467650

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 65383470
  • ISNI: 0000000023560423
  • BNF: 16218159d (data)
  • GND: 120516284
  • LCCN: n83132174
  • NKC: jo20181011173
  • SUDOC: 078187605
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q467650
  • Commonscat Multimedia: Nzinga / Q467650


  • i
  • e
  • a
Angola Angolako historia
Angolako historia aurre-koloniala
Kongoko Erresuma (1395–1914) • Kakongoko Erresuma (XV. mendea–1885) • Ngoyoko Erresuma (XV. mendea–1885) • Loangoko Erresuma (1550–1883)
Kolonizazio garaia
Lunda Erresuma (1590–1887) • Benguelako Erresuma (1615–1795) • Cassangeko Erresuma (1620–1910) • Nzinga Mbande (1621–1663) • Matambako Erresuma (1631–1744) • Okupazio herbeheretarreko erresuma (1641–1648) • Angolako errekonkista (1644–1648)
Angolako historia koloniala
Angola Portugesa (1648–1951) • Bailundoko erresuma (1700–1903) • Angolako probintzia (1951–1974) • Angolako Independentzia Gerra (1961–1974)
Angolako independentzia
Alvorreko Ituna (1975) • Angolako Gerra Zibila (1975–2002) • Carlota operazioa (1975–1991) • Frakzionismoa (1977) • Cuito Cuanavalgo gudua (1987–1988) • Bicesseko Akordioak (1990) • 55 eguneko Guda (1992–1993) • Angolagate (1994) • Lusakako Protokoloa (1994) • Kongoko Lehen Gerra (1996–1997) • Kongoko Bigarren Gerra (1998–2003) • Gerraondoko Angola (2003–egun)