Pipilotti Rist

Pipilotti Rist
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisabeth Charlotte Rist
JaiotzaGrabs, 1962ko ekainaren 21a (61 urte)
Herrialdea Suitza
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Applied Arts Vienna (en) Itzuli
Schule für Gestaltung Basel (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
alemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, film-zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria, bideoartista, video installation artist (en) Itzuli, telebista-ekoizlea, multimedia artist (en) Itzuli, installation artist (en) Itzuli, eskultorea eta artista bisuala
Lantokia(k)Zürich
Viena eta Basilea
Lan nabarmenak
ikusi
  • I'm Not the Girl Who Misses Much (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Premi Joan Miró  (2009)
    Prix Méret-Oppenheim
Mugimenduafeminismoa
Arte garaikidea
Genero artistikoainstalazio artea

pipilottirist.net
IMDB: nm0728409 Musicbrainz: 9f8bd506-cb45-4da8-9eb4-451961e79bc7 Discogs: 718481 Edit the value on Wikidata

Pipilotti Rist, izen osoa Elisabeth Charlotte Rist (Grabs, Sankt Gallen kantonamendua, Suitza, 1962ko ekainaren 21a) bideoartista ezaguna da. Bere lana koloretsua da eta ikus-entzunezko industriaren ikusizko hizkuntza bera erabiltzen du, nahiz eta edukietan beti dagoen kritika. Feministatzat jotzen du bere burua, eta uste du lan gogorra aurreko belaunaldiek egin bazuten ere, kode jakin batzuk hausteko proposamen berriak aurkitu behar direla.[1]

Pipilotti Rist izenez da ezaguna. Astrid Lindgren idazle suediarrak sortutako telebistako haurrentzako serie bateko Pippi Kaltzaluze pertsonaiarengatik du ezizen hori. Zurich eta Los Angelesen bizi da eta bertan lan egiten du.

Biografia

Elisabeth Charlotte Rist Grabs-en jaio zen 1962an, Sankt Gallenen (Suitza). Rheintalen, Austriako mugatik gertu dagoen Suitzako landa-eremu batean hazi zen. Han, aita medikua zen eta ama irakaslea.

20 urte zituela, arte komertziala, ilustrazioa eta argazkia ikastera joan zen Vienako Arte Aplikatuen Institutuan, Austrian, 1986ra arte. Gero, Basileako (Suitza) Diseinu Eskolan (Schule für Gestaltung) ikasi zuen bideoa.

Diseinu grafikoarekin eta bideoarekin lotutako enpresetan lan egin zuen. Beti interesatu izan zitzaion teknologia berriak eta irudia eta soinua lantzeko aukera.

Suitzan diseinatzaile grafiko lanetan aritu ondoren, Les Reines Prochaises post-punk taldearekin bat egin zuen. Talde horrek arrakasta handia izan zuen Europan garai hartan. Talde horrentzat egin zituen lehen bideoak.

2002an Paul McCarthy irakasleak gonbidatu zuen Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA[2]) irakasle bisitari gisa eskolak ematera.

Pipilotti Rist Balz Roth bikotearen bizi da, eta Himalaya izeneko semea dute.[3]

Lan ibilbidea

Bere lanek itxura ona dute, normalean itsusitzat jotzen diren gauzen edertasuna erakusten baitute. Pipilottik oztopo fisikoak eta pertsonen arteko espazioak hausten ditu eta lana guztiz publikoa bilakatzea du helburu, denbora edo edukiera mugarik gabe. Kontua ez da ikusleak obra ulertzea, baizik eta esperimentuak bere gogoeta-gaitasunetik ihes egiten duten fenomenoei aurre egitea, lana gertaera bihurtzea.[4]

Erreibindikatiboa eta feminista izan arren, bere lanak gaizki dagoena salatzen duen arren, ez da saiatzen mina edo etsipena transmititzen, beste bideoartista batzuek egiten duten bezala. Pipilotti, bere hitzetan, bere obrarekin adorea ematen saiatzen da, ez du subertsiboa izan nahi, arte-kritikariak kontatzeko.[1]

Ikusleek uler dezakete haren lana, distiratsua da, koloretsua, alaia eta dibertigarria. Beste artista kontzeptual askok ez bezala, haren lan koloretsu eta musikalek zoriontasun- eta xumetasun-sentsazioa ematen dute. Peter Schjeldahl iparramerikar kritikariaren arabera:

Pipilotti–k ez ditu arte garaikidearen arazoak konpontzen. Ahaztarazi egiten dizkizu.”[3]

Gehien interesatzen zaizkion eta bere lanean errepikatzen diren gaietako bat giza gorputza da. Gorputza gizarte-klaserik, generorik eta denborarik gabeko pertsona da; gizakia eta beste gizakiak ulertzeko dituen arazoak baino ez.[5] Bere lan gehienetan bera agertzen da, eta Ewelina Guzik izeneko aktore eta dantzariaren laguntza ere badu.

Bere lanak, formatu handikoak, teknikoki zailak dira, eta Pipilottik profesional talde handi batekin lan egiten du. Taldekideen iritzia jakitea gustatzen zaion arren eta haiengan konfiantza osoa duen arren, bere lana indibiduala da, berak hartzen ditu erabaki guztiak eta taldeak ez du prozesu horretan eraginik.[6]

Bere lan gehienak bideoak eta bideoinstalazioak diren arren, beste alor batzuetan ere egin ditu berrikuntzak: Musika, bere lanetan garrantzi handia ematen diona eta konpositore lanetan parte hartzen duena. 2005ean, Leongo MUSACen egindako lanaren erakusketarekin batera, Subterfuge zigiluak disko bat argitaratu zuen Pipilotti-k bere bideokreazioetan erabili zituen abestiekin.[7] Eskulturan, poesian, arkitekturan eta hirigintzan ere egiten du lan, hala nola, Raiffeisemplatzen delakoan, Carlos Martínez arkitektoarekin elkarlanean.

Kultura- eta arte-testuingurua

Pipilotti, kontatzeko orduan, teknologia erabiltzen duten eta harekin eroso sentitzen diren multimedia-sortzaileen belaunaldi batekoa da, Doug Aitken, Eija Liisa Ahtila, Ann Sofi Siden, Pierre Huyghe eta Shirin Neshat, besteak beste.[8] Artea zabaltzeko gai izan den belaunaldi bat, galerietara edo museoetara joatea eskolara edo elizara joatea bihurtu duen belaunaldia.[3] Artista horientzat, historia bat kontatzea edo narrazio-egitura bera adierazpen-modu bat da, bere ikonografia berezia sortzen duen lehengaia.[9]

Erreferenteak, eraginak eta beste bideoegile batzuen lanarekiko harremanak

Pipilotti izena, Astrid Lindgren idazle suediarrak sortu zuen haurrentzako telesail baterako Pippi Kaltzaluze pertsonaiari zor dio. Pipi bakarrik bizi zen neskato irudimentsu eta menderakaitza zen, eta Pipilottik indar handia zuen. Ristek txikitan pertsonaia hori miresten zuen eta, izena ez ezik, espiritu aske, kritiko, irrazional samarra eta ganberro samarra ere jaso du herentzian. Bere lanak artista askoren eragina du, besteak beste, Andy Warhol, Yoko Ono eta Nam June Paik.[1] Pop art eta Fluxus bezalako korronteen oinordekoa da.[10]

Vera Chytilová edo Pier paolo Pasolini bezalako zinemagileek ere eragin diote.[1]

Kritikari batzuen iritziz, bere lanik goiztiarrena, 80ko hamarkadan, MTVren estiloarekin lotuta dago, baina bera ez dago ados. Lan mota hori MTV sortu aurretik hasi zen egiten, bere hitzetan:

Jendeak ahaztu egiten du MTV baino lehen egon direla musika-filmak, eta gauza harrigarriak egin dituztela aurrekontu txikiarekin”.[5]

Beste artista batzuen lana edo kultura-industriaren produktuak erabiltzen ditu bere lanak sortzeko.[1] Beste artista batzuekin lan egin du edo zuzenean erabili du bere lana berrinterpretatuz.

Ibilbidea eta etapak

Vienan ikasten ari zela, bere lehen lanak super 8 formatuan egin zituen, eta bideora prozesu natural batean pasatu zen; izan ere, bideoak laneko prozesu guztietan kontrol handiagoa izateko aukera ematen zion, eta hori ezin zuen super 8 formatuan egin, non lanaren zati batzuk beste batzuei eskatu behar zien eta askoz garestiagoa zen.[5]

Egin zituen lehen bideoak Les Reines Prochaines-entzat izan ziren, 1980-1985 urteen artean talde horretakoa izan baitzen. Bideo horietan emakumeen ahotsa eta gorputza aztertzen ziren, rock musika manipulazio elektronikoarekin nahasten zen.[5]

Hasieran ez zen artista bat, diseinatzaile grafikoa eta bideoen egilea baizik. Doan bidali zuen lehen lana, jaialdi batean sartzeko aukera izateko. Bere lana serioago hartzen hasi zen besteek serioan hartu ondoren.[5]

90eko hamarkadan, espazioa instalazioekin hasi zen. Soinua, irudia, testua eta bideoa nahasten dituzten eta ikuslearen ekintzarako eta esku-hartzerako irekita dauden lan erreproduzigarriekin korronte artistikoaz arduratzen hasi zen.[10]

Pipilotti bere estetikarekin bideo-instalazioak sortzen hasi zen, telebistan eta iragarkietan oinarrituta, baita 70eko hamarkadako feministen (Cindy Sherman, Judy Chicago, Adrian Piper, Mary Kelly eta Suzanne Lacy) lanean ere.[8]

1997an Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen lehen aldiz, eta artista gazte onenaren saria jaso zuen.[11] 2005ean, berriro hartu zuen parte Homo sapiens sapiens lanarekin.[12] 2011n, Iluminazionerekin itzuli zen.

2009an Pepperminta izeneko film luze bat egin zuen Ewelina Guzik aktore eta dantzariarekin.[13]

Lan garrantzitsuenak

Bere lehen bideo ezaguna I´m Not The Girl Who Misses Much izan zen (1986). The Beatles-en Happiness is a Warm Gun gaitik abiatuta, kamara aurrean soineko beltz batekin dantzatzen du, bularra agerian eta ezpain gorriak dituela. Irudiak monokromatikoak eta lausoak dira, "I'm not the girl who misses much"; abestiaren leloaren bertsioa ("She's not a girl who misses much"). Azkenean, irudia urdin bihurtzen da eta pixkanaka-pixkanaka lausoa. Soinua gelditu egiten da. Amodio-haustura bat gainditzeko terapia gisa egin zuen.[5]

Pickelporno (1992), emakumezkoen gorputzari eta sexu-kitzikapenari buruzko lanari esker ospetsu egin zen. Kamera, arrain-begi objektibo batekin, bikote baten gorputzetatik hurbil mugitzen da. Irudiak kolore biziz beteta daude, ikusleak modu bitxi, sentsual eta anbiguoan ikus ditzan.

1997an, Ever is Over All sortu zuen. Aktore bat poz-pozik paseatzen dabil kalean, lore erraldoi batekin, autoen kristalak suntsituz. Polizia bat bere ondora joan da eta adeitasunez agurtzen zuen. New Yorkeko MoMA-k erosi zuen klipa.

Open My Glade (2000) Minutu bateko 16 bideo dira, New Yorkeko Times Square pantaila handienean proiektatuak.[14]

Stir Heart, Rinse Heart (2003) San Frantziskoko Arte Modernoaren Museoak eskatutako kanal anitzeko bideo bat da. Plastikozko hainbat objektu, hala nola kafe-katiluak, arrautza-kartoiak, hodiak, sabaitik zintzilikatzen ziren, proiekzio animatuko pantaila gisa.[15]

2005ean Veneziako Biurtekora joan zen Homo sapiens sapiens lanarekin, kritikak gehien goraipatu zuen lana.[1]

A la belle étoile (2007) Parisko Pompidou zentroaren parean, aire zabaleko proiekzioa zen. Proiekzioan hodeiak, su artifizialak eta artista bera agertzen ziren.

Pour Your Body Out (2008) New Yorkeko MoMA-n jarritako bideoa da. Bigarren solairuko atrioa lorez betetako mundu teknicolor zoragarria bihurtzen du.[16]

Bere lanak, gainera, beste sari asko jaso ditu eta munduko arte garaikideko museo nagusietan dago.

Super 8 filmak eta bideo-instalazioak

  • 1984 - St. Marxer Friedhof (San Marxeko hilerria) - 4 minutu
  • 1986 - Das Gute (El Bueno) - 9 minutu.
  • 1986 - I'm Not The Girl Who Misses 7:45 minutu. - 2. esteka (Real Video)
  • 1987 - Sexy Sad I - 4:36 πlink
  • 1988 - (Entlastungen) Pipilottis Fehler - 11:10 minutu artxibatutako esteka.
  • 1988 - Japonia. Muda Mathis-ekin - 12 minutu
  • 1989 - Die Tempodrosslerin saust. Muda Mathis-ekin 14 minutu
  • 1990 - You Called Me Jacky - 4 minutu artxibatutako esteka .
  • 1992 - Pickelporno - 12 minutu Link Link 2 2008ko apirilaren 20a Wayback Machine.
  • 1992 - Als der Bruder meiner Mutter geboren wurde, duftete es nach wilden Birnenblüten vor dem braungebrannten Sims - 4 minutu Link
  • 1992 - Blue Bodily Lettre
  • 1993 - Blutclip -2:50–Link
  • 1994 - Lavabad selbstlos im-ak
  • 1995 - I'm a Victim Of This Song - 5 minutu
  • 1996 - Sip My Ocean - 8 minutu
  • 1997 - Ever Is Over All
  • 1998 - Remake of the Weekend Link
  • 1999 - Regenfrau
  • 1999 - Estremities
  • 1999 - Vorstadthirn
  • 2000 - Open My Glade - 1 min. Link 2008ko apirilaren 20a Wayback Machine.
  • 2000 - Himalaya's Sister's Living Room
  • 2000 - Closet Circuit
  • 2001 - The Belly Button Like a Village Square Link
  • 2001 - Fliederstrudel (Fünf Uhr)
  • 2001 - Related Legs Link
  • 2004 - Herbstzeitlose
  • 2005 - Homo sapiens sapiens - Gry Bay homepage with clip artxibatua, 2008ko martxoaren 12a Wayback Machine.
  • 2009 - Pepperminta - 84'

Sariak eta aintzatespenak

  • 1988 - Go FEMINIS saria, Kolonia
  • 1991 - Swiss Federal Arts beka
  • 1994 - Manor-Prize, Sankt Gallen
  • 1994 - Suitzako Swiss Bank Corporation banku-korporazioaren Videoarte saria
  • 1995 - Alemaniako Truke Akademikoaren Zerbitzuaren beka (DAAD)
  • 1997 - Veneziako Biurteko 2000 Saria
  • 1998 - Hugo Boss sarirako izendapena
  • 1999 – Wolfgang-Hahn-Preis
  • 2001 - Zurich Hiria arte-saria
  • 2004 - 01 saria eta Berlingo Arte Unibertsitateko ohorezko irakaslea
  • 2009 - Joan Miró saria 2009

Iruditegia

  • Mudam opening, 2000
    Mudam opening, 2000
  • City Lounge, 2009
    City Lounge, 2009
  • City Lounge, 2009
    City Lounge, 2009
  • Jatetxea 18. solairuan, 2013
    Jatetxea 18. solairuan, 2013
  • Tranbia arrosa, 2017
    Tranbia arrosa, 2017
  • Tranbia
    Tranbia
  • Pipilotti Rist, Rotterdam, 2022
    Pipilotti Rist, Rotterdam, 2022

Erreferentziak

  1. a b c d e f País, Ediciones El. (18 de diciembre de 2005). «Reportaje | La subversiva Pipilotti» EL PAÍS.
  2. swissinfo.ch, Victoria Morgan, San Gall,. «Pipilotti Rist expone en su tierra natal - SWI swissinfo.ch» SWI swissinfo.ch.
  3. a b c Schjeldahl, Peter. (27 de septiembre de 2010). Feeling Good. ISSN 0028-792X..
  4. Cristina Fernández. «Un abrazo pirata» https://ddd.uab.cat/pub/disturbis/disturbis_a2013n13/disturbis_a2013n13a2.pdf.
  5. a b c d e f «Pipilotti Rist with Phong Bui» www.brooklynrail.org.
  6. «Bianca Visser - Entrevista a Pipilotti Rist» www.artszin.net.
  7. «Pipilotti Rist gana el premio Joan Miró 2009 - SWI swissinfo.ch» SWI swissinfo.ch.
  8. a b vnarro. Pipilotti Rist. .
  9. /fvp, Fabrizio Volpe Prignano. «Enfocarte.com - n°32 - Plástica: Pipilotti Rist» www.enfocarte.com.
  10. a b Cristina Fernández. Un abrazo pirata. .
  11. «La Biennale di Venezia - Awards since 1986» www.labiennale.org.
  12. «Pipilotti Rist: "Pepperminta, mi modelo a seguir" - SWI swissinfo.ch» SWI swissinfo.ch.
  13. «Pepperminta - ein Spielfilm von Pipilotti Rist» www.pepperminta.ch.
  14. The Solomon R. Guggenheim Foundation. «Pipilotti Rist b. 1962, Rheintal, Switzerland» http://www.guggenheim.org.
  15. .
  16. The Solomon R. Guggenheim Foundation (SRGF). «Pipilotti Rist b. 1962, Rheintal, Switzerland» http://www.guggenheim.org.

Bibliografia

Argitalpenak

  • 1998 - Himalaya, Pipilotti Θ50 kg, barne CDa Oktagon Verlag: Cologne. ISBN 3-89611-072-1
  • 1998 - Weekend-en remakea. barne. EK. Oktagon: Cologne. ISBN 3-89611-046-2
  • 2001 - Pipilotti Θi. Peggy Phelan, Hans Ulrich Obrist eta Elisabeth Bronfenen ekarpenekin. Phaidon: London. ISBN 0-7148-3965-5
  • 2001 - Apricots Along The Street. Scalo: Zurich/Berlin/New York, ISBN 3-908247-50-0
  • 2004 - Jestem swoja wlasna obca swinia (Ich bin mein eigenes fremdes Schwein/I am my own foreign press). Birgit Kempkerrekin.' Centre for Contemporary Art/Centrum Sztuki Wspóczesnej: Warsaw. ISBN 83-88277-13-8

Kanpo estekak

  • Elizabeth Janus: "Pipilotti Rist, video artist", Art Forum, Summer 1996 (
  • Andre Seleanu: "Pipilotti Rist at the Outer Frontiers of Video", Artfocus 69, 2000
  • Änne Söll: "Der Traum vom Fliegen - Dienstleistung und Geschlecht in Pipilotti Rists 'Pamela'" (PDF)
  • pipilottirist.net - Página oficial
  • Artkrush.com review de Wishing for Syncronicity de P. Rist en Museo de Arte Contemporáneo de Houston, 1/2007
  • Compilación de 14 vídeos en Ubuweb
  • Werke auf pipilottirist.net
  • Objekt: Der TV-Lüster (1993)
  • telemaquetime.free.fr: Zahlreiche Standfotos
  • newmedia-art.org - Diverse Werke (Real Video, QuickTime)
  • Führung durch die Ausstellung des MoMA (QuickTime)
  • Pipilotti Rist in der Sammlung Goetz, ZKM (QuickTime)
  • Pipilotti Rist en la Mediateca espacio de Media Art

Elkarrizketak

  • Elkarrizketa kfunigraz.ac.at
  • Elkarrizketa Jungle World, 15ean. 1998ko apirila
  • Elkarrizketa Die Weltwocheren 5/2004
  • Elkarrizketa Artszin.net-en
  • Pipilotti Talks to with Hayward's Head Curator Stephanie Rosenthal, beste erakusketa bati buruzkoa: Eyeball Massage
  • Pipilotti Berrikusketan, beste erakusketa batean: 'I Packed The Postcard in My Suitcase', Australian Centre for Contemporary Art-en.
  • Denboraz kanpo. New York Times.' Pipilotti Θat MoMA
  • Kulturala. Mundua. Pipilotti Θi, 2010eko uztaila
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q116054
  • Commonscat Multimedia: Pipilotti Rist / Q116054

  • Wd Datuak: Q116054
  • Commonscat Multimedia: Pipilotti Rist / Q116054