Prezisionismo

Charles Demuth, Aucassin and Nicolette, 1921.

Prezisionismoa edo errealismo kubista, Estatu Batuetan XX. mendeko 20ko hamarkadan garatu zen arte-mugimendua izan zen. Nolabait, Futurismoaren estetika Ipar Amerikako garaiko nekazari- eta industria-giro moldatuta lantzen zuen bere ikonografian.[1] Mugimenduan partaideak elkar ezagutzen zuten, eta lankideak ziren, baina inoiz ez zuten manifesturik plazaratu.[2]

Kontzeptuaren jatorria

Kontzeptua Charles Sheeler margolaria eta argazkilariak sortu zuen. Hitz horrekin bere estiloa definitu nahi zuen, oso zehatza eta zehaztasun handiekin.[3]

Historia

Sheelerrek margolari askoren eragina jaso zuen, besteak beste, Cézanne, Matisse, Picasso eta Braque. Morton Schamberg izan zen mugimenduaren beste izen ezaguna. Biek ala biek, 20ko hamarkadan nekazaritzaren makinaria islatu zuten euren margolanetan, batzuetan ia argazkiak izango balira bezala. Mugimendu honen artistak estatubatuar estilo bat garatu nahi izan zuten. Denborarekin mugimendu honen artista batzuek estatubatuar dadaismora hurbildu ziren. Prezisionismoaren eragina Pop Art eta hiperrealismo estiloetan ikus daiteke.

Prezisionismoaren margolariak

  • George Ault
  • Ralston Crawford
  • Charles Demuth
  • Preston Dickinson
  • Elsie Driggs
  • Gerald Murphy
  • Georgia O'Keeffe
  • Charles Sheeler
  • Niles Spencer
  • Joseph Stella

Iruditegia

  • Morton Schamberg, Telephone, 1916, oihal gaineko olio-margolana, Columbus Museum of Art.
    Morton Schamberg, Telephone, 1916, oihal gaineko olio-margolana, Columbus Museum of Art.
  • Joseph Stella, Brooklyn Bridge, 1919–1920, Yale University Art Gallery
    Joseph Stella, Brooklyn Bridge, 1919–1920, Yale University Art Gallery
  • Stuart Davis, Lucky Strike, 1921, oihal gaineko olio-margolana, MoMA New York
    Stuart Davis, Lucky Strike, 1921, oihal gaineko olio-margolana, MoMA New York
  • Charles Sheeler, Skyscrapers (1922)
    Charles Sheeler, Skyscrapers (1922)
  • Charles Rosen, Sidewheel in the Rondout
    Charles Rosen, Sidewheel in the Rondout

Erreferentziak

  1. http://www.artcyclopedia.com/history/precisionism.html
  2. https://historia-arte.com/movimientos/precisionismo
  3. Styles, schools and movements, Thames & Hudson 2002 Amy Dempsey

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):"Les Précisonnistes".
  • (Gaztelaniaz):Prezisionismoaren inguruko informazioa.
  • (Frantsesez):Encyclopædia Universalis
  • (Ingelesez):Bideoa Youtuben.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1578378
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1578378