Programa (argipena)

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: programa .

Programa hitzak esanahi desberdinak ditu:

  • Informatikan, ordenagailu programa (ikus, baita, programazio lengoaia, softwarea) ordenagailu batek interpreta eta egikari ditzakeen agindu multzoa da.
  • Plangintzan eta administrazioan, programa, egitasmo edo egitamua egitekoen zerrenda ordenatua da (ikus proiektua).
  • Politikan, hauteskunde-programa, alderdi politiko batek hauteskundeen aurretik plazaratzen duen gobernu-egitasmoa.
  • Ikusentzunezko hedabideetan, programa, irratian irratsaio eta telebistan telebista-saio alegia.
  • hezkuntzan, programa edo programazio didaktikoa, irakasgai edo ikastaro batean irakatsi beharreko edukien zerrenda ordenatua, erabiliko den denboraren aurreikuspena, erabiliko diren ebaluazio irizpideen azalpenak eta irakas-plangintzako elementurik garrantzitsuenak batzen duen dokumentua.


Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.