Ríos Kodexa

Rios Kodexa edo Codex Ríos 1547 eta 1562 bitartean Oaxaca eta Pueblan lan egin zuen fraide domingotar bat izan zen Pedro de los Riosi partzialki ematen zaion espainiar garai kolonialeko eskuizkribua den Telleriano-Remensis Kodexaren italierararako itzulpen eta hedapen bat da. Rios Kodexa ziuraski Italian idatzi eta marraztu zen 1566 ondoren.

Eskuizkribua Tehuacan Haraneko (egungo Puebla eta Oaxaca) Tolteka-Txitximeka kulturan zentratzen da. Zazpi sekziotan bana daiteke:

  • Tradizio kosmologiko eta mitologikoak lau garaietan arreta berezia jarriz.
  • Egutegi edo tonalamatl bat tonalpohualliarentzat, ertamerikar egutegietan arrunta zen 260 eguneko urte sakratua.
  • Egutegi taula 1558. urtetik 1619. urteraino, marrazkirik gabe
  • 18 hilabeteko jaialdi egutegi bat, garai bakoitzeko jainkoen marrazkiekin.
  • Erritual tradizional, Indiarren erretratuekin
  • 1195etik hasi eta 1549 arteko marrazkidun kronikak Chicomoztocen migraziotik hasita eta Mexikoko Haraneko azken gertakariak hartuz.
  • 1556tik 1562 arteko glifoak, marrazki eta testurik gabe.

Rios Kodexa akordeoi eran tolestutako europar paperezko 101 orrialdetan datza. Erromako Vatikanoko Liburutegian dago, eta Vaticanus A Kodexa eta 3738 Vatikano Kodexa bezala ere ezagutzen da.

Galeria

  • Centeotl artoaren jainkoa
    Centeotl
    artoaren jainkoa
  • Chalchitlicue lakuetako jainkoa
    Chalchitlicue
    lakuetako jainkoa
  • Mayahuel maguey eta emankortasunaren jainkosa
    Mayahuel
    maguey eta emankortasunaren jainkosa
  • Patécatl jainko sendagilea
    Patécatl
    jainko sendagilea
  • Tepeyollotl lurrikaren jainkoa
    Tepeyollotl
    lurrikaren jainkoa
  • Tlaloc euria eta emankortasunaren jainkoa
    Tlaloc
    euria eta emankortasunaren jainkoa
  • Xochiquétzal gauza femeninoen jainkosa
    Xochiquétzal
    gauza femeninoen jainkosa
  • Chantico suaren jainkoaren jainkosa ezkontidea
    Chantico
    suaren jainkoaren jainkosa ezkontidea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1106235
  • Commonscat Multimedia: Codex Ríos / Q1106235

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 178722917
  • GND: 4258121-7
  • LCCN: n96083324
  • Wd Datuak: Q1106235
  • Commonscat Multimedia: Codex Ríos / Q1106235