Salvitxada

Calçotak euren saltsarekin zerbitzatuak.

Salvitxada bere jatorria Katalunian duen saltsa bat da. Zehazki Tarragonako probintziako Valls herrian du jatorria, eta calçotadetan calçotak laguntzeko erabiltzen da.

Ezaugarriak

Bere osaketan romeskoaren antzekoa da. Bere osagai nagusiak honakoak dira:

  • Baratxuri erre eta gordinak.
  • Tomate erreak
  • Txikitutako almendra xigortuak.
  • Hur xigortu eta txikituak
  • Ozpinetan bustitatko ogi xigortua
  • Ñora
  • Oliba olioa
  • Gatza

Osagaiak motrailu baten txikitzen dira sendoera ertaineko (ez fin ezta sendoa ere) saltsa bat osatu arte.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1430420
  • Wd Datuak: Q1430420