Santu-egun

Santu-eguna[1], tradizio kristauan, batez ere katoliko eta ortodoxoan, norbaiti izena jarri diotenaren omenezko santuaren jaia den eguna da[2].

Euskaraz, ohikoa da nire/zure/haren eguna erabiltzea santu-egunaren baliokide gisa[3], azken horrek batzuetan «urtebetetzea» esan nahi duen arren[4]:

« Azkenik, nire eguna (ezen ez urtebetetzea) ere izan zen atzo. Zorionak Xabier! »

[5]


Tradizioaren arabera, haur jaioberriari egun horretarako santuaren izena jartzen bazion ere, norbaiten urtebetetze eguna ez da beti bat egiten santu-egunarekin. Modu honetan, Rosa, Rose edo Arrosa izeneko emakumeek santu-eguna ospatzen dute irailaren 4an Italian, Arrosa Viterbokoaren omenez, azaroaren 18an Frantzian, Arrosa Filipina Duchesneren omenez, edo abuztuaren 23an Perun, Arrosa Limakoaren omenez.

Ikus, gainera

  • Santutegi (izendegia)

Erreferentziak

  1. «Onomástica» Elhuyar hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  2. (Ingelesez) «When Is Your Name Day (Namenstag)? Happy Name Day!» Humboldt American Press 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  3. «Santo, -a» Elhuyar hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  4. «Urtebetetzeak, urteurrenak eta urtemugak» UZEI (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  5. Izaga, Xabier. «Eguna (letra larriz)» Gara 2010-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q216584
  • Commonscat Multimedia: Saints days / Q216584

  • Identifikadoreak
  • GND: 4171140-3
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q216584
  • Commonscat Multimedia: Saints days / Q216584
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.