Stanley Kunitz

Stanley Kunitz

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaWorcester (Massachusetts), 1905eko uztailaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York eta New York, 2006ko maiatzaren 14a (100 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea eta poeta
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • John Simon Guggenheim Memorial Foundation beka  (1945)
    Bollingen Prize  (1987)
    National Medal of Arts National Medal of Arts  (1993)
    Pulitzer Saria Olerkigintzan  (1959)
    PEN New England Award
    Harvard Centennial Medal
    National Book Award for Poetry  (1995)
    Academy of American Poets Fellowship  (1968)
    Shelley Memorial Award  (1995)
    Lenore Marshall Poetry Prize
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoaolerkigintza

Musicbrainz: c06df4b5-c9c9-4de2-a5df-23a406f82130 Discogs: 2439188 Edit the value on Wikidata

Stanley Kunitz (Worcester, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1905eko uztailaren 29a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2006ko maiatzaren 14a) ingelesezko poeta izan zen.

Harvard Unibertsitatean ikasketak egin ondoren (1927), eskolak eman zituen, urte askoan, Columbia Unibertsitatean besteak beste (1963-1985). 1959ko Pulitzer saria irabazi zuen Selected Poems 1928-1958 (Olerki hautatuak 1928-1958) liburuarengatik, bere bi lehenengo liburuetatik —Intellectual Things (1930, Kontu intelektualak) eta Passport to the War (1944, Gerrarako pasaportea)— ateratako bertso-bilduma bat. Kalitate intelektual handiko bertsoak dira, Kunitzek asko miresten zituen bi poeten eragina dutenak: John Donne eta William Blake.

Hurrengo poesietan askoz estilo pertsonalagoa eta informalagoa erabili zuen. The Testing-Tree (1971) poema-bilduma autobiografikoan bere aitaren suizidioak eragin zizkion sentimenak arakatu zituen. Halaber, beraren eta bere alabaren arteko belaunaldia aztertu zuen.

Beste lan aipagarri batzuk: The Poems of Stanley Kunitz: 1928-1978 (1979, Stanley Kunitzen poemak: 1928-1978); Next-to-Last Things: New Poems and Essays (1985); eta Passing Through: The Later Poems, New and Selected (1995). Bestalde, literaturaren teoriari buruzko liburuak idatzi zituen, eta errusiar poeta modernoak ingelesera itzuli zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1974852
  • Commonscat Multimedia: Stanley Kunitz / Q1974852

  • Wd Datuak: Q1974852
  • Commonscat Multimedia: Stanley Kunitz / Q1974852