Uztartze

Uztartzea.

Uztartzea[1] (frantsesez: mêlée; ingelesez: scrum) errugbian maiz gertatzen den joko-ekintza bat da. Euskal Herrian frantsesaren eraginez maiz mele hitza ere erabiltzen da, frantsesezko mêlée hitzetik eratorria, alegia, "istilu" edo "jendetza" esan nahi du.

Laburbilduz, falta bat gertatu den leku berean egiten den joko-ekintza. Talde bakoitzeko zortzi aitzinekoak elkarri helduz hiru lerrotan antolatzen dira, elkarri parez pare aurre eginez, eta uztartze-erdilariak multzo biak banantzen dituen pasabidean jokoan jartzen duen baloia irabazteko bultzaka hasten dira.

Nazioarteko partiduetan epaileek uztartzea burutu behar duten errugbilariei baloia jokoan ipini aurretik eta prest egon daitezen honakoa oihukatzen die: crouch, bind, set ("kukubilko, eutsi, prest").

Erreferentziak

  1. Uztartze. Partida. Errugbia, Hiztegia. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura Saila. Gasteiz, 2015

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q611749
  • Commonscat Multimedia: Scrum (rugby) / Q611749

  • Wd Datuak: Q611749
  • Commonscat Multimedia: Scrum (rugby) / Q611749
  • i
  • e
  • a
Hamabosteko errugbiaren lexikoa
Posizioak
Harroin (1 eta 3) • Orpokatzaile (2) • Bigarren lerroko (4 eta 5) • Hirugarren lerroko hegal (6 eta 7) • Hirugarren lerroko erdiko (8) • Uztartze-erdilari (9) • Joko-zabaltzaile (10) • Erdiko (12 eta 13) • Hegaleko (11 eta 14) • Atzelari (15)
Jokaldiak
Drop • Entsegu • Jokoz kanpo • Uztartze • Ostiko libre • Zigor-kolpe • Alboko sake • Plakatze
Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.