Valentziako Albufera
Valentziako Albufera | |
---|---|
Mota | shoreline lake (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°19′54″N 0°21′08″W / 39.3317°N 0.3522°W / 39.3317; -0.3522 |
Honen parte da | Albufera Valentziako golkoa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Valentziako Albufera (arabieraz: البحيرة, al-buhayra, euskaraz: «itsaso txikia») Valentziatik 11 kilometrora dagoen kostaldeko itsas aintzira gazia da, itsasotik lur edo harea zati batez banatua dagoena. Albufera antzinako badia baten kanpoaldean sedimentuak pilatzean sortu zen. Itsasoan baino tenperatura handiagoa izateagatik, arrain, hegazti eta landaredi espezie desberdinak aurki daitezke. Albuferan itsasoa eta lakuaren arteko ur-emaria kontrolatzeko ateak daude, urtegietan egoten direnen modukoak, eta noizbehinka itsasoko urarekin nahasten da Albuferakoa ere. Honen inguruan izen bereko parke naturala hedatzen da, Valentziako Albuferako Parke Naturala izenekoa eta 21.120 hektareako eremua duena.
Beste albuferak
Katalan Herrietan Albufera izeneko beste toki batzuk ere badira, hala nola:
- Parc Natural de l'Albufera de Mallorca
- Parc Natural de s'Albufera des Grau (Menorca).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Albuferako Parke Naturalaren webgunea.
- Datuak: Q84165268
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |