Zamalzain

Artikulu hau Zuberoako maskaradako pertsonaiari buruzkoa da; margolana gaitzat duena beste hau da: «Zamalzaina (margolana)»
Artikulu hau Zuberoako maskaradako pertsonaiari buruzkoa da; antzinako lanbidea gaitzat duena beste hau da: «Zamaltzain»
Zamalzaina
Zuberoako maskarada gorria
Zamalzaina, Larraineko maskaradak Barkoxen, 2010
Datu biografikoak

Zamalzaina Zuberoako maskaradetako pertsonaia da, gorrien taldeko kidea. Aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama. Batzuen arabera zaldizko gerlari bat irudikatzen du, eta beste batzuen ustez zentauroa.[1]

Buruan, lore, luma, xingola eta xaflatxoz apainduta dagoen eta kopetan ispilu bat duen kapela darama. Soinean, jaka gorria, urrez brodatutako bularralde zuriarekin, belus beltzezko galtzak, urre koloreko apaindura eta litsekin, galtzerdi zuriak eta azpantar beltzak ditu, eta eskuan zigor bat. Zaldiaren itxura, 1,50 metro inguruko luzera eta zume edo zur arinezko egitura dituena, estalitako uhalez bitartzen loturik dago dantzariari. Bularralde eta ipurgainean tapaki gorria du, eta honen azpian parpaila zuri zabala. Zaldiaren lepoa eta burua zurezkoak dira.[2]

Pertsonaia honen antzekoak dira Lantzeko inauterietako zaldikoa[2] eta Sanferminetako zaldiko-maldikoak.[3]

Erreferentziak

  1. Aitzindariak. Etxahun alkartea, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).
  2. a b Santamaria, Javier. Zamaltzaina. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).
  3. Garamendi Azcorra, Maria Arene. El teatro popular vasco (semiótica de la representaci6n) (y 11). ojs.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269196
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 145734
  • Wd Datuak: Q12269196


Zuberoako maskaradak

Gorriak : TxerreroaGathuzainaKantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • KhestuakJauna eta AndereaLaboraria eta LaborarisaKükülleroak
Beltzak: Xorrotxak • Buhameak • Kauterak • Bedezia

  • i
  • e
  • a
Gipuzkoa
Donostia  • Oiartzun  • Tolosa  • Oñati
Nafarroa
Agoitz  • Altsasu  • Arizkun  • Bera  • Goizueta  • Ituren eta Zubieta  • Lantz  • Lesaka  • Unanu  • Urdiain • Olazti
Nafarroa Beherea
Libertimendua
Lapurdi
Zuberoa
Bizkaia
Bilbo  • Hartza Eguna  • Markina  • Carrascoliendas  • Mundaka  • Surrandiak
Araba
Pertsonaiak
Artzainak eta inudeak  • Joaldunak  • Kokomarroak  • Kaldereroak  • Kaskarotak  • Markitos  • Miel Otxin  • Momotxorro  • Porretero  • Trapujale  • Zakuzarrak  • Zaldiko  • Zamalzain  • Zanpantzar  • Ziripot
Dantzak
Beste errituak